Web edukia bistaratu

Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga Ordaintzeko Diru-Laguntzak Arautzen Dituzten Oinarriak

 IRAGARKIA (2012/06/20ko GAOn)

Herritarrak jakinaren gainean egon daitezen argitaratuko da ondasun higiezinen gaineko zerga ordaintzeko diru-laguntzak arautzen dituzten oinarrien testu bateratua, guztiak ere diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 9.3 artikuluak dioena betez. Oinarri arautzaile hauen testu bateratuak  jasotzen ditu 2012ko maiatzaren 28an Pasaiako Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak onartu dituen azkeneko aldaketak.

Testu bera www.pasaia.net Udaleko web orrian jarriko da “Erabakiak-Araudiak > Diru-Laguntzak” atalean, iragarki hau GAOn argitaratu ondoren.

Generoa dela-eta inor ez diskriminatzearren, udal ordenantza hauetan, oro har, gaztelerako testuan genero femeninoa erabiliko da pertsonei buruz ari garela: herritarrak, zergadunak, bizilagunak, erabiltzaileak, eskatzaileak, titularrak edo beste edozein izen, eta horiekin batera doazen adjektiboak.

ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGA ORDAINTZEKO DIRU-LAGUNTZAK ARAUTZEN DITUZTEN OINARRIAK

1. artikulua.- Helburua.
Araudi honen helburua da ondasun higiezinen gaineko zerga ordaintzeko diru-laguntzak arautzea. Diru-laguntza jasoko dute, ondorengo artikuluetan ezartzen diren baldintzak betetzen dituzten bizikidetza-unitateen titularrek.
 
2. artikulua.- Diru-laguntza jasotzaile izateko baldintzak.
1. Ohiko etxebizitza duzuenagatik ordaindu behar duzuen zergaz ari garelarik, zuek bizi zareten etxebizitzaren subjektu pasibo gisa ageri zaretenek diru-laguntza jaso dezakezue, baldin eta bizikidetza unitate bateko kide izanik, guztion artean dituzuen diru-sarrerak taula honetan agertzen diren mugen barruan badaude.

Kideak

<= LGS  <= LGS + %10 <= LGS + %20 <= LGS + %30 <= LGS + %40 <=LGS + %50 <= LGS + %60
1-2 %90 %85 %75 %50 %25    
3 %90 %85 %80 %75 %50 %25  
4 %90 %90 %85 %80 %75 %50 %25
=>5 %95 %90 %90 %85 %80 %75 %50

 (LGS = Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata)

 2. Taula hori aplikatzeko, hauek hartuko dira kontuan:

  • Bizikidetza-unitatearen kide kopurua zehazteko, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen 9. artikulua.
  • Ondorio beretarako, ekitaldiko urtarrilaren 1eko Biztanleen Udal Erroldan dagoen informazioa, eskatzailea erroldatuta dagoen etxebizitzari buruzkoa (ohiko etxebizitza). Errolda egin ondoren izandako aldaketak banan-banan aztertuko dira.
  • Bizikidetza-unitateko kideetako inork edo kide guztiek batean ez dute jabetzan beste ondasun higiezinik izango, diru-laguntza jasoko duen etxebizitzaz gain (ez dira zenbatuko eskaera egin duten etxebizitzaren eraikin berean trastelekutarako dauden lokalak).
  • Bizikidetza-unitateko kideetako inork edo guztiek batean ez dute Pasaiako Udalarekin zorrik edo zehapenik izango exekuzio-aldian.
3. artikulua.- Diru-laguntzak zehazteko irizpideak.
 
1. Ondasun Higiezinen Zergaren kuotaren gainean kalkulatuko da 2.1. artikuluko taula aplikatu ondoren ateratzen den portzentajea (kide kopuruaren arabera, Lanbide Arteko Gutxieneko Soldatari dagozkion sarrera guztiak kontuan hartuta).
   Zenbateko osoak udaleko aurrekontuan izendatua dagoena gainditzen duenean, kopuru osoaren muga horretaraino proportzionalki banatuko dira.
 
2. Kide guztien sarrerak agiri hauen bidez egiaztatuko dira:
  • PFEZren aitorpena, edo hori aurkezteko betebeharra ez duela egiaztatzen duen ziurtagiria. Diru-sarrerak PFEZen mende ez dauden pentsio edo prestaziotik badatoz, dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko da.
  • INEMen ziurtagiria, prestazio ekonomikorik jasotzen duen edo ez adierazten duena.
  • Gizarte Segurantzaren ziurtagiria, pentsiorik eta/edo prestaziorik jasotzen duen edo ez adierazten duena.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren ziurtagiria, kotizaziorik gabeko pentsioa jasotzen duela egiaztatzen duena; edo, hala badagokio, dirusarrerak bermatzeko errenta (oinarrizko errenta) jasotzen duela egiaztatzen duena.
4. artikulua.- Diru-laguntza eskaerak bideratzeko prozedura.
  • Eskaera-orriak aurkezteko epea urtero-urtero jakinaraziko da ohiko publizitat- bideen bitartez –dokumentazioari jarri behar zaion erreferentzia-data ere zehaztuko da-. Ez da izango epea luzatzeko aukerarik, non eta epe horretan gaixorik edo ospitaleratuta egon dela behar bezala justifikatzen ez den. Oro har, martxoan izango da.
  • Diru-laguntza eskatu nahi duten zergadunek eskaera-orria aurkeztu beharko dute horretarako izendatzen diren udal bulegoetan, diru-sarreren egiaztagiriekin batera (3.2. artikulua). Halaber, eskaeran jaso behar dute diru-laguntza dagokion ordainagiriaren ordainketari endosatzea nahi dutela.
  • Agiriak aztertu eta egiaztatu egingo dira eta, entzunaldiaren izapidearen bitartez, aukera emango zaie interesdunei egoki deritzotena adierazteko, eta horren ondoren proposamena egingo da, 2.1. artikuluko taula aplikatuta ateratzen diren zenbatekoak ordain daitezen.
  • Ekainaren lehenengo hamabostaldian ebazpena aurrez aurre jakinaraziko zaie interesdunei horretarako izendatzen diren udal bulegoetan, edo euren izenean agertzen direnei –behar bezala egiaztatu beharko dute ordezkaritza–. Horretarako epea bukatu eta oraindik bulegoetan agertu ez badira, jakinarazi zaiela joko dugu.
  • Diru-laguntza zuzenean ordainagiriari aplikatuko zaio, eta ordainketaren egiaztagiria ohiko posta bidez bidaliko da.
  • Zerga hau helbideratuta duen zergadunari ohiko datan kontutik zordunduko zaio gainerako zenbatekoa.
  • Helbideratuta ez badu, borondatezko ordainketa-epearen hasieran ordainagiri osoaren abisua bidaltzen zaion helbidera bidaliko zaio, batetik, egindako ordainketaren egiaztagiria, eta, bestetik, beste abisu bat, ordaintzeko falta duena errazago ordain dezan.