Web edukia bistaratu

Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga Ordaintzeko Diru-Laguntza

Zer da?

Eskaera-orria bete eta aurkezteko jarraibide orokorrak

  • Eskatzailearen datuak bete (pertsona fisikoek: abizenak, izena eta NA. Pertsona juridikoek: izen soziala eta IFZ). Eskabidea ordezkari baten bitartez aurkeztu nahi baduzu, bere datuak ipini (ordezkaritzaren baimena edo ahalorde-agiria erantsi behar da).
  • Eskatzailea eta bankuko kontuaren jabea pertsona ezberdinak badira, azken honen datuak behar dira. Halaber, pertsona honek eskaera sinatu beharko du derrigorrez.
  • Ordenagailuz bete dezakezu, ondoren fitxategia gorde eta Interneteko Udal Erregistroan sartu (alta-erregistro bat egin eta ondoren fitxategia erantsi). Internet bidez egin ahal izateko, zeure burua identifikatu beharko duzu udalak onartutako Identifikazio Sistema batekin
  • Halaber, eskaera inprimatu edo eskuz bete dezakezu (arren, letra argi eta irakurgarriarekin), eta ondoren Erregistro Orokorrera eraman: Pasaiako Udala, Arizabalo etxea, Donibane kalea 19, 20110 Pasaia. Horrela eginez gero, udala saiatuko da eskaera aurkeztutako unean bertan ebazten.
  • Azkenik, korreo arruntaren bidez ere igorri dezakezu (nahi baduzu udal-erregistroko sarrera-eguna eskabidea postetxean uzten duzun egun berbera izatea, gutun-azal irekian eraman, postetxeko funtzionarioak behar bezala data jarri eta zigilatu dezan).

Berariazko jarraibideak

  • Eskaera orrian "Zenbaki finkoa" delakoa eskatuko zaizu. Ondasun Higiezinen gaineko Zergako (OHZ) ordainagirian azaltzen da

Eskaera honekin batera aurkeztu behar diren agiriak

Bizikidetza-unitatearen diru-sarrera guztien egiaztagiriak, esaterako:

  • PFEZ aitorpena
  • INEMen ziurtagiria
  • Gizarte Segurantzaren ziurtagiria
  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren ziurtagiria (kotizaziorik gabeko pentsioa)
  • Lanbideren ziurtagiria (diru-sarrerak bermatzeko errenta -oinarrizko errenta-)
  • Etab.

Eskaera aurkezteko epea

  • Urtero, martxoaren 1etik 31ra bitartean

Informazioaren zuzentasuna

  • Sinatzaileak adierazten du emandako datuak zuzenak direla. Datuen faltsutasunak edota ongi ez emateak espedientearen izapidetze okerra eragin dezake; halaber, udalak dagozkion erantzukizunak eska diezazkioke.

Datuen babesa

  • Fitxategiaren izena: BILKETA
  • Fitxategiaren xedea: Zerga mota desberdinen diru-bilketa.
  • Aurreikusitako lagapenak: ez da lagapenik aurreikusten.
  • Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, kasu balitz, baita lagatzeko ere.
  • Atzitzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak udalaren aurrean gauzatu daitezke. Informazio gehiago

Fitxategiak