Web edukia bistaratu

Ohiko Bizileku Ez Diren Etxebizitzak Errekargua Ez Aplikatzeko Eskaera

Zer da?

  • Bizileku ez diren bizileku erabilerako ondasun higiezinek OHZn %150eko errekargua izango dute (Pasaiako zerga-ordenantzen 2-3. atala eta uztailaren 4ko 4/2012 Foru Araua – 2012/07/10eko GAO, 131 zkia –).
  • Etxebizitza ohiko bizilekua delako frogatzat hartuko da:
    • Ur kontsumoa Pasaian aurreko ekitaldian etxebizitza eta pertsonako batez besteko 2/3 bada gutxienez.
    • Ur kontsumo gutxieneko egiaztatzerik ez bada, elektrizitate kontsumoa hartu ahal izango da kontuan, eta hau gutxienez izan behar da etxebizitzako 2150 kwh eta/edo 800 kwh pertsona eta urteko.
  • Ez dute errekargurik izango kasu hauek:
    • OHZn hobariren bat dutenak
    • Ostatu jarduerari atxikitakoak
    • Errentan emateko erakunde publiko baten esku daudenak
    • Kontratu pribatu bidez 9 hilabete baino gehiago alokatutakoak
    • Ikasleei errentan emandakoak
    • Zahar etxe eta antzekoetan erroldatutako pertsonenak
    • Alokatzea edo saltzea eragotzita dutenak
    • Lanbide edo merkataritza jardueretan ari direnak
    • 39/2006 Mendetasun Legearen onuradunak
    • Oinordekotzan hartua dutenak (bi urte)

Eskaera-orria bete eta aurkezteko jarraibide orokorrak

  • Eskatzailearen datuak bete (pertsona fisikoek: abizenak, izena eta NA. Pertsona juridikoek: izen soziala eta IFZ). Eskabidea ordezkari baten bitartez aurkeztu nahi baduzu, bere datuak ipini (ordezkaritzaren baimena edo ahalorde-agiria erantsi behar da).
  • Eskatzailea eta bankuko kontuaren jabea pertsona ezberdinak badira, azken honen datuak behar dira. Halaber, pertsona honek eskaera sinatu beharko du derrigorrez.
  • Ordenagailuz bete dezakezu, ondoren fitxategia gorde eta Interneteko Udal Erregistroan sartu (alta-erregistro bat egin eta ondoren fitxategia erantsi). Internet bidez egin ahal izateko, zeure burua identifikatu beharko duzu udalak onartutako Identifikazio Sistema batekin
  • Halaber, eskaera inprimatu edo eskuz bete dezakezu (arren, letra argi eta irakurgarriarekin), eta ondoren Erregistro Orokorrera eraman: Pasaiako Udala, Arizabalo etxea, Donibane kalea 19, 20110 Pasaia.
  • Azkenik, korreo arruntaren bidez ere igorri dezakezu (nahi baduzu udal-erregistroko sarrera-eguna eskabidea postetxean uzten duzun egun berbera izatea, gutun-azal irekian eraman, postetxeko funtzionarioak behar bezala data jarri eta zigilatu dezan).

Berariazko jarraibideak

  • Eskaera orrian "Zenbaki finkoa" delakoa eskatuko zaizu. Ondasun Higiezinen gaineko Zergako (OHZ) ordainagirian azaltzen da

Eskaera honekin batera aurkeztu behar diren agiriak

  • Etxebizitza bizilekua dela egiaztatzen duen edozein dokumentu, edota salbuetsitako egoera dagoela egiaztatzen duena.

Eskaera aurkezteko epea

  • Udalak errekargua ezarriko zaizula jakinarazten dizunetik, 15 egun

Informazioaren zuzentasuna

  • Sinatzaileak adierazten du emandako datuak zuzenak direla. Datuen faltsutasunak edota ongi ez emateak espedientearen izapidetze okerra eragin dezake; halaber, udalak dagozkion erantzukizunak eska diezazkioke.

Datuen babesa

  • Fitxategiaren izena: BILKETA
  • Fitxategiaren xedea: Zerga mota desberdinen diru-bilketa.
  • Aurreikusitako lagapenak: ez da lagapenik aurreikusten.
  • Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, kasu balitz, baita lagatzeko ere.
  • Atzitzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak udalaren aurrean gauzatu daitezke. Informazio gehiago

Fitxategiak