Web edukia bistaratu

Obra Txikia

KONTZEPTUA EDO DEFINIZIOA
Obrak egiteko lizentzia (ikusi proiektu teknikoa aurkeztu beharko duten obra txikiak egiteko lizentzien zerrenda orientagarria).

BEHAR DIREN AGIRIAK, ETA HORIEK NOLA LORTU

  • Egingo diren lanak deskribatzeko eta justifikatzeko memoria.
  • Lanen aurrekontu xehatua, kontratistak idatzia; edo, lan-mota dela eta, beharrezkoa izanez gero, teknikari gaituak idatzia.
  • Kasu hauetan, koloretako argazkia:
    • Eraikin edo merkataritzako lokal baten fatxada birgaitzea.
    • Fatxadaren arotzeria edo burdineria aldatzea.
    • Eraikinaren estalkia berritzea edo konpontzea.
  • Segurtasun eta osasun arloko oinarrizko azterlana, urriaren 24ko 1627/1997 Errege Dekretua aplikatzekoa den kasuetan.
  • Obrak fatxadan edo estalkian egingo badira, gutxienez, lan-arriskuen ebaluazioa.
  • Kasu hauetan, proiektu teknikoa eta zuzendaritza fakultatiboari buruzko agiria, dagokion profesionalen elkargoak onartua:
    • Eraikinaren egiturazko elementuei eragiten dieten obrak.
    • Erabilera-aldaketa guztiak (batik bat lokal edo bulegoari etxebizitza-erabilera ematean).
    • Etxebizitza zatitzea edo banantzea.
    • Egurrezko egitura duten edo gune historikoetan dauden eraikinen kasuan, tabikeei eragiten dieten obren egonkortasunari buruzko proiektu teknikoa edo txostena.
  • (1) Tabikeak aldatzen badira, oraingo eta obra egin ondorengo egoeren plano akotatuak (1:50 eskalakoak), oinekoa eta ebakidurakoa, erabilerak, azalerak eta gelak jasoko dituena.
  • (2) Arotzeria eta burdineria aldatzen badira, jabekideen akta-liburuan arotzeriaren edota burdineriaren uniformetasunari buruz jasotako akordioaren ziurtagiria aurkeztuko da.

IZAPIDETZEA

ESKAERA-ORRIA bete (orri honen bukaerak aurkituko duzu) eta udal Erregistro Orokorrean utzi aukera hauetaz baliatuz:

  1. Erregistro Orokorraren egoitza: Donibane kalea 19, 20110 Pasaia.
  2. Internet bidez:

Oharra: Internet bidez sartu ahal izateko, Pasaiako udalak onartzen dituen IDENTIFIKAZIO SISTEMA bat eduki behar da.

BULEGOKO ORDUTEGIA
8:00-14:30
HARREMANETARAKO
Telefonoa: 943 344223  - 943 344224
e-posta: hirigintza@pasaia.net
EPEA
Eskaera edozein momentutan egin daiteke.
ZENBATEKOA
Eskatzaileak Udal Gordailuzaintzan ordaindu beharko ditu dagozkion udal eskubideak, udalak likidazioa egin eta hari jakinarazi ondoren, indarrean dauden Zerga-ordenantzen arabera. Kasuan kasuko zenbatekoa jakiteko, begiratu Zerga-Ordenantzen 07-20. atala.

BESTE HAINBAT OHAR INTERESGARRI
PROIEKTU TEKNIKOA BEHAR DUTEN OBRA TXIKIAK EGITEKO LIZENTZIEN ZERRENDA ORIENTAGARRIA

  • Etxebizitzak zatitzea.
  • Beheko solairua etxebizitza bihurtzea.
  • Erabilera aldaketa; etxebizitza-erabilera ematea.
  • Beheko solairuei eta sotoei trasteleku-erabilera ematea.
  • Etxebizitzen jabetza-mugak aldatzea.
  • Egiturak sendotzea.
  • Etxebizitzak osorik berritzea.
  • Etxebizitzak berritu eta uraren kokapena aldatzea (agiri xehatuak eta berariazkoak behar dira, inguruko etxeetan eragin ditzakeen zarata-arazoak direla eta).
  • Fatxadak: osorik birgaitzea, baita tratamendu estetikoa aldatzea ere.
  • Hirigune Historikoak Birgaitzeko Plan Berezian eraikin sailkatutzat jotzen direnak.
  • Begiratokiak ordeztea.
  • Estalkiak: osorik birgaitzea, baita estaltze-materiala aldatzea ere.
  • Udaleko zerbitzu teknikoen arabera, proiektu teknikoa behar duten guztiak.

Obra egikaritzeko, bide publikoan hesia, aldamioak, garabia edo edukiontzia jarri behar badira; horiek jartzeko baimena ere eskatu beharko da.

DATUEN BABESA
Prozedura honen bidez eskuratutako datu pertsonalak adierazitako izena eta helburua duen fitxategian jasoko dira; fitxategiaren erantzulea Pasaiako Udala da.

  • Fitxategiaren izena: HIRIGINTZ KUDEAKETA
  • Fitxategiaren xedea: Hirigintza arloko gaien kudeaketa
  • Aurreikusitako lagapenak: Ez dira lagapenak aurrikusten

Fitxategiaren berri eman zaio Datuak Babesteko Euskal Bulegoari, eta datuen segurtasuna bermatzeko behar diren segurtasun neurriak dauzka. Edonola ere, eskabide-orria sinatzeak esan nahi du eskatzailea guzti honen jakitun dagoela, eta onespena ematen duela bere datuak adierazitako helbururako erabiltzeko, baita goian adierazitako helbururako datuak lagatzeko ere.
Emandako datuak atzitzea eska daiteke, bai eta datuak zuzentzea, ezereztea eta aurka egitea ere, beti ere indarreko legediak xedatutakoa kontuan hartuta. Horretarako, eskaera bat bidali behar zaio, idatziz, udalean datuak erabiltzeko ardura duen pertsonari, ondorengo helbidera:
PASAIAKO UDALA / Ayuntamiento de Pasaia
Donibane kalea 19, 20110 PASAIA
Eskaerak datu hauek izan behar ditu: izen-abizenak, jakinarazpenetarako helbidea, eskatzen dena zehatz-mehatz adierazita, data, interesdunaren sinadura eta fitxategiaren izena.
Informazio gehiago: DATUEN BABESA
Azkenik, eskatzaileak adierazten du eman duen informazioa benetakoa dela; ez duela berarentzat kaltegarria izan daitekeen informaziorik ezkutatu edo aldatu; eta badakiela benetakoa ez den daturen bat emanez gero, edo daturen bat ezkutatuz gero, ezin izango dela zerbitzua behar bezala eman.

 

Fitxategiak