Web edukia bistaratu

Obra Handia

KONTZEPTUA EDO DEFINIZIOA
Obra handia egiteko lizentzia behar dute solairu berriak, handitzeak edo aldaketak egiteko obrek, eta eraberritzeko eta sendotzekoek (Ordenantza orokorreko 31.2. artikulua).

BEHAR DIREN AGIRIAK, ETA HORIEK NOLA LORTU

  • Proiektu teknikoaren (oinarrizkoa edo egikaritzekoa) bi kopia, teknikari gaituak sinatua eta dagokion elkargo ofizialak onartua.
  • Etxegintza- eta etxebizitza-estatistikako galdera-sorta, behar bezala beteta.
  • Erantzukizun zibileko asegurua.
  • Bide publikoan obra bitarteko lagungarriak jartzeko beharrezko agiriak.

IZAPIDETZEA

ESKAERA-ORRIA bete (orri honen bukaerak aurkituko duzu) eta udal Erregistro Orokorrean utzi aukera hauetaz baliatuz:

  1. Erregistro Orokorraren egoitza: Donibane kalea 19, 20110 Pasaia.
  2. Internet bidez:

Oharra: Internet bidez sartu ahal izateko, Pasaiako udalak onartzen dituen IDENTIFIKAZIO SISTEMA bat eduki behar da.

BULEGOKO ORDUTEGIA
8:00-14:00
HARREMANETARAKO
Telefonoa: 943 344223  - 943 344224
e-posta: hirigintza@pasaia.net
EPEA
Eskaera edozein momentutan egin daiteke.
ZENBATEKOA
Eskatzaileak Udal Gordailuzaintzan ordaindu beharko ditu dagozkion udal eskubideak, udalak likidazioa egin eta hari jakinarazi ondoren, indarrean dauden Zerga-ordenantzen arabera. Kasuan kasuko zenbatekoa jakiteko, begiratu Zerga-Ordenantzen 07-20. atala.

BESTE HAINBAT OHAR INTERESGARRI

  • Bide publikoan merkantziak, obra-hondakinak, lurra, area, eraikuntza-materialak, hesiak, aldamioak, edukiontziak eta abar utzi behar izanez gero; bide publikoa okupatzeko lizentzia eskuratu behar da.
  • Eraikinetako telekomunikazio-zerbitzuetara sarbidea izateko azpiegitura komunei buruzko 1/1998 Errege Dekretu-legearen arabera, obra-lizentzia emateko, azpiegitura mota horiek definitzen dituen proiektu teknikoa aurkeztu behar da.
  • Hau izapidetzen duen sailak izapideak ongi kudeatzeko behar den beste edozein agiri biltzeko eskubidea izango du.


DATUEN BABESA
Prozedura honen bidez eskuratutako datu pertsonalak adierazitako izena eta helburua duen fitxategian jasoko dira; fitxategiaren erantzulea Pasaiako Udala da.

  • Fitxategiaren izena: HIRIGINTZ KUDEAKETA
  • Fitxategiaren xedea: Hirigintza arloko gaien kudeaketa
  • Aurreikusitako lagapenak: Ez dira lagapenak aurrikusten

Fitxategiaren berri eman zaio Datuak Babesteko Euskal Bulegoari, eta datuen segurtasuna bermatzeko behar diren segurtasun neurriak dauzka. Edonola ere, eskabide-orria sinatzeak esan nahi du eskatzailea guzti honen jakitun dagoela, eta onespena ematen duela bere datuak adierazitako helbururako erabiltzeko, baita goian adierazitako helbururako datuak lagatzeko ere.
Emandako datuak atzitzea eska daiteke, bai eta datuak zuzentzea, ezereztea eta aurka egitea ere, beti ere indarreko legediak xedatutakoa kontuan hartuta. Horretarako, eskaera bat bidali behar zaio, idatziz, udalean datuak erabiltzeko ardura duen pertsonari, ondorengo helbidera:
PASAIAKO UDALA / Ayuntamiento de Pasaia
Donibane kalea 19, 20110 PASAIA
Eskaerak datu hauek izan behar ditu: izen-abizenak, jakinarazpenetarako helbidea, eskatzen dena zehatz-mehatz adierazita, data, interesdunaren sinadura eta fitxategiaren izena.
Informazio gehiago: DATUEN BABESA
Azkenik, eskatzaileak adierazten du eman duen informazioa benetakoa dela; ez duela berarentzat kaltegarria izan daitekeen informaziorik ezkutatu edo aldatu; eta badakiela benetakoa ez den daturen bat emanez gero, edo daturen bat ezkutatuz gero, ezin izango dela zerbitzua behar bezala eman.

 

Fitxategiak