Web edukia bistaratu

Pasaiako udaleko euskara sailak honako laguntza eta zerbitzuak eskaintzen dizkie herriko merkatariei:

Errotuluak euskaraz jartzeko diru-laguntzak

ERROTULUA euskaraz jartzen duten merkataritza-establezimenduei kostuaren % 40a ordainduko die udalak, 300€ raino.

Baldintzak:

1.- Errotulua euskaraz jartzea.
2.- Euskarazko testua zuzen idatzita jartzea. Horretarako, Euskara Zerbitzuak gainbegiratuko du.
3.- Errotuluan establezimenduaren izena soilik agertzen bada, ez da diru-laguntzarik jasoko.
4.- Establezimendu berriei nahiz errotulua aldatu nahi duten zaharrei emango zaie.
5.- Errotulua jarri ahal izateko beharrezkoa izango da udalak jarduera-baimena emana izatea.
6- Eskabide-orriarekin batera, faktura originala eta errotuluaren argazkia aurkeztu behar dira.

Aurkeztu beharreko dokumentuak:
  • Eskabide-orria.
  • Faktura originala.
  • Errotuluaren argazkia.
  • Foru Ogasuneko zerga-betebeharrak eguneratuta dituela egiaztatzen duen agiria.

Poltsetan errotuluak euskaraz jartzeko diru-laguntzak

Diru-laguntzaren zenbatekoa:

  1. Poltsa lehen aldiz euskaraz jartzeagatik, fotolitoa ordainduko zaio establezimenduari, 125€ko mugapean eta lehenengo 5000 poltsen kostuaren %5, 200€ko mugapean.
  2. EROSI EUSKARAZ leloa eransteagatik, lehenengo 5000 poltsen kostuaren %5, 200€ko mugapean.

Baldintzak:

  1. Poltsaren errotulazio guztia euskaraz egotea, establezimenduaren izena, helbidea, bestelako datuak, ...
  2. Euskarazko testua zuzen idatzita jartzea. Horretarako, Euskara Zerbitzuak gainbegiratuko du.
  3. EROSI EUSKARAZ leloa jartzeko, poltsak euskara hutsean edo ele bitan egon behar du.
  4. EROSI EUSKARAZ leloa Udaleko Euskara Zerbitzuak emango dio.
  5. Udalarekiko betebeharrak (lizentziak, zergak) egunean izatea.
  6. Eskabide-orriarekin batera, faktura originala eta poltsaren ale bat aurkeztu behar dira.

Aurkeztu beharreko dokumentuak:

  • Eskabide-orria:Diru-laguntza eskuratu ahal izateko eskabide-orria behar bezala bete eta Euskara Zerbitzuan sarrera eman beharko zaio.
  • Faktura originala.
  • Poltsaren ale bat.
  • Foru Ogasuneko zerga-betebeharrak eguneratuta dituela egiaztatzen duen agiria.
  • Gizarte Segurantzako betebeharrak eguneratuta dituela egiazten duen agiria.

Establezimenduetan jartzeko doako materiala

Ondoko estekan azaltzen den doako materiala merkatarien eskura dago: MATERIALA

Testu-zuzenketa, itzulpena eta maketazioak

Euskara Zerbitzuak zerbitzu hauek eskaintzen dizkie udalerriko merkatariei:

  • Euskarazko testuen zuzenketa.
  • Erdarazko testuen itzulpena.
  • Jendaurrean jarri beharreko idatziak txartel txukunetan maketatzeko aukera.
  • Euskarari buruzko zalantzak argitzeko hizkuntza-aholkularitza.

Zerbitzu horretaz baliatzeko bete beharreko baldintzak:

  • Udalerriko establezimendua izatea. Ez da partikularrentzako itzulpenik egingo.
  • Erakunde ofizialen mendeko erakundea ez izatea.
  • Idatziak edo testuak jendaurrerako izatea.
  • 3 orri baino gehiago ez izatea.
  • Testua ahal izanez gero euskarri informatikoan aurkeztea.

Merkatarientzako euskara-eskolak

 

Merkatariek dendan bertan euskara ikasteko aukera berria

Ikastaroa online, dendan bertan

  • Astean 4 ordu, autoikaskuntza: dendariak, bere kabuz, dendan. 
  • Astean ordu eta erdi, mintzapraktika: euskaltegian, merkatarien taldea elkarrekin.
  • Astean ordubeteko tutoretza: irakaslea dendara joango da asteko lanak errepasatzera.

Astean sei ordu eta erdi

  • Urria-ekaina bitartean

Ikastaroa doan izateko aukera:

  • Prezioa: 116 € (aurrez aurreko ikastaro ordu bakoitzeko 1,40 €)
  • Beka-sistema: asistentziaren %85 gainditzen duenari matrikularen %100 bueltatuko zaio.

Laguntza edo zerbitzu hauek eskuratzeko, deitu Pasaiako Udaleko euskara sailera (943004330) edo bidali mezu bat helbide honetara: merkataritzaneuskaraz@pasaia.net