Web edukia bistaratu

"Antxo Eraikiz" Prozesuaren 1. Saioa

Asteazkena, martxoak 25 abiatuko da Antxo Eraikiz parte-hartze prozesu berria. Zer nolako Antxo nahi dugun denon artean adostea da prozesu berri honen helburu nagusia.

Lehen saioa hasteko atzera begirada bat egingo dugu. Jarraian etorkizunean Antxok dituen aukera eta erronka desberdinak mahai gainean jarriko dira, gerora haien inguruan eztabaidatu ahal izateko.

  • Non: Pasaia-Lezo Lizeoko Antxoko egoitzan
  • Noiz: Martxoak 25
  • Ordua: 19:00