Web edukia bistaratu

Informazio-Bilera Aparkatzeko Txartelari Buruz

Aurreko ohar batean iragarri zen bezala, Pasaiako Udalak hainbat gune egokituko ditu bertakoek autoa utzi ahal dezaten. Helburu horrekin, eta gunea egokitzeko lanak azkartzeko, Udalak informazio-bilera baterako deia egiten du, egikaritze-proiektua nolakoa izango den aurkezteko, eta guneak nola arautuko diren azaltzeko. Bilera berean emango da jakitera txartela nola erabili behar den.

Martxoaren 19an, asteazkena, arratsaldeko 19:30ean, Pasai Antxoko Kultur Etxean egingo da bilera.