Web edukia bistaratu

"Antxo Eraikiz" Erakusketaren Inaugurazioa

Martxoaren 17an arratsaldeko 18:00etan zabaldu zen Azokan Antxo Eraikiz parte-hartze prozesuaren baitan Udalak prestatu duen erakusketa inauguratuko da. Herritar oro gonbidatu nahi dugu bertan egingo den ekitaldira. Erakusketa zabalik egongo da asteartetik aurrera, herritarrek ikus dezaten.

Hainbat panel jarriko dira Azokako beheko solairuko paretetan. Panel horietan Antxo Eraikiz parte-hartze prozesuko informazioa modu labur batean irakurri ahal izango da, edota egun Antxok dituen azpiegiturak modu grafikoan ikusi ahalko dira. Azkenik, etorkizun laburrean Antxon eragina izango duten proiektuen berri ere emango da erakusketan.

Erakusketa honen helburua da hilaren 25ean hasiko den parte-hartze saio berriaren aurrean antxotarrek ahalik eta informazio gehien izatea, hau da, herritarrak boteretzea; egungo egoeraren jabe izan daitezela da helburu nagusia, eta aldagai berrien inguruko hausnarketa egin ahal izateko informazio ematea ere bai.

Antxotarrek euren ekarpenak egin ahal izateko, erakusketan bertan eta baita orri honen beheko aldean ere inprimaki bat aeskura daiteke.

 

AURREKARIAK

 

EKIMENAK

 

LUZURIAGA - 1. FASE

 

LUZURIAGA - 2. FASE

 

MOLINAO

 

TOPO

 

LUZURIAGA ERAIKINA

 

MUGAK

 

 

Fitxategiak