Web edukia bistaratu

1. Bilera

Hiru saio egitea aurreikusten da, hiru larunbat goizetan: martxoaren 15ean, 29an eta apirilaren 5ean, 10:00etatik 13:30era, San Pedroko Udal Aretoan. Eta San Pedroko azpiegitura sozio-kulturalez hausnartzeko, apurka urratsak ematea espero da. Hasteko, egoera zein den ezagutu eta gaur egungo edo etorkizuneko beharrak identifikatuko dira; gero, behar horiek non edo nola ase daitezkeen ikusi, eta etorkizunari begira jarrita, azpiegitura horiek ahalik eta gehien zehaztuko dira.  Saio bakoitzaren ondoren akta egingo da, eta Udalaren webgunean zintzilikatuko da: batetik, saioetara joan ezin dutenek euren ekarpenak egin ahal izateko, betiere, ekarpen zehatzak, saioetan lortutako adostasunean eragingo ez dutenak; eta bestetik, saioetan egindakoa jasotzeko eta aurreko saioan egindakoa gainbegiratzeko balioko dutelako.

Guztia Pasai San Pedroko herritarrekin eta elkarte eta taldeekin batera egingo da, bakoitzarengandik hasi, eta guztiona landuta, elkarlanean, guztion parte-hartzearekin. Bakarka, talde txikietan eta talde handietan egingo da lan, beharraren arabera, eta emaitza elkarrekin osatuko da. Kultur arloan aberasgarria, onuragarria eta osagarria da elkarrekin aritzea, eta prozesu honetan ere horrelaxe aritu nahi dugu, San Pedroko eragile, elkarte eta taldeekin, eta bereziki, gaiaz arduratuta dauden bakarkako sanpedrotarrekin.

 
Bilerak eta datak:
  • Martxoaren 15ean eta 29an, eta apirilaren 5ean, 10:00etatik 13:30era, San Pedroko Udal aretoan.