Web edukia bistaratu

KULTUR ARETOAK

Pasai Antxoko kultur etxea

Hamarretxeta 15 – 20110 Pasaia.
Ekipamendu honetan, 100 pertsonentzako areto bat dago eta, bertan, hainbat kultur jarduera egiten dira: erakusketak, antzerkia, hitzaldiak...


 

Pasai San Pedroko udal-aretoa

Morales Oliver plaza 2 – 20110 Pasaia.
Ekipamendu honetan, 110 pertsonentzako ekitaldi-areto bat dago eta, bertan, antzerkia, musika-ekitaldiak eta abar egiten dira; horretaz gain, 55 m2 inguruko erakusketa-gela bat eta lantegietarako gela bat ere badaude.


 

Victor Hugo etxea

Donibane, 63 - 20110 Pasaia.
Pasai Donibaneko etxe tipiko honen hirugarren solairuan dagoen aretoan erakusketak, hitzaldiak eta abar egiten dira.


 

Trintxerpeko alkateordetza

Euskadi etorbidea, z/g. – 20110 Pasaia
Eraikuntza honen lehenengo solairuan ekitaldi-aretoa dago. Bertan, 100 pertsonarentzako lekua dago eta erakusketak, kontzertuak, zinea, hitzaldiak eta abar antolatzen dira.


 

Azoka kultur eta gizarte gunea

Gure Zumardia – 20110 Pasaia
Eraikin honetan, ludoteka, musika-eskola eta udalak antolatutako lantegiak daude; zenbait elkarteren egoitza ere bada. Gainera, badago hamabi pertsonentzako bilera-gela bat, edonork erabiltzeko.


 

Ziriza etxea

Euskadi etorbidea, z/g. –20110 Pasaia
Trintxerpen dagoen lantegi zahar hau birmoldatzen ari dira gaur egun, kultur erabileretarako egokitzearren.


 

Informazioa eskatu eta kontsultak egiteko:  Kultura eta Hezkuntza Saila
Telefono-zenbakia: 943 004 330. Fax-zenbakia: 943 004 331. Helbide elektronikoa: kultura@pasaia.net

Gizarte, kultura eta kirol erabilerako udal eraikinetara sartzeko sistema berria