Web edukia bistaratu

Kontratazio-organoak

Jatorrian Alkatetza da kontratazio-organoa, kontratuaren zenbatekoa ez bada aurrekontuaren ohiko baliabideen %10 baino handiagoa, edo iraupena lau urtetik gorakoa ez bada; kasu horietan kontratazioa Udalbatzari dagokio (Sektore publikoko kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legea, 2. Xedapen gehigarria, 1 eta 2. Atalak). 

Bestalde, arlo ezberdinetako zinegotzi ordezkariak ere kontratazio-organoak dira, euren ardurapean dauden kontu-sailekin finantzatzen badira. Obrak kontratatu ditzakete 30.050,61 eurorarte eta hornidurak eta zerbitzuak 12.020,24 eurorarte. Hala xedatzen da alkate andreak 2011ko ekainaren 22an emandako ebazpenean eta Aurrekontuak Gauzatzeko Arauan.