Web edukia bistaratu

2017-2018 UDALAREN KIROL ESKAINTZA

PASAIAK HASIERA EMAN DIO IKASTURTEARI GUZTIONTZAKO KIROL ESKAINTZA ZABALAREKIN 

  • Hasi berri den 2017/2018 kanpainan Udalak kirol eskaintza zabal baten aldeko apustua egin du.
  • Adin tarte guztietarako pentsatutako eskaintza.
  • Askotariko ordutegiak.
  • Arrakasta gehien duten programak indartu dira, eta urte osorako kirol jarduera berritzaileak eskainiko dira.

2017-2018 denboraldirako udalak kirol-egitarau berritzailea antolatu du, Trintxerpe eta Donibaneko kirolguneekin batera: aurtengo denboraldian 24 diziplina gehitu zaizkio eskaintzari, hainbat ordutegitan, adin-talde guztientzat, eta udalerriko kirolguneetako instalazioak ahalik eta gehien aprobetxatuz. 
Ikastaroak irailean hasiko dira, eta izena eman aurretik, ikastaroak probatzeko aukera eskaintzearren, ateak irekitzeko jardunaldiak antolatu dira hilabete osoan.

BERRIKUNTZARIK AIPAGARRIENAK:

  • Ikastaro eta leku berriak: Alde batetik, Donibaneko kirolgunean gazteei eskainitako 6 ikastaro programatu dira. Beste alde batetik, San Pedroko udal gimnasioan 3 diziplina berri gehitu dira (yoga, gymbalancea eta COREa); eta BOX itxurako Aranederreko gune berrian, berriz, honako hauek: TRX, entrenamendu funtzionala, oihal akrobatikoak eta defentsa pertsonala. 
  • Bereziki azpimarratzekoa da Antxoko barrutian abian jarri direla lau ikastaro berri Azokan eta Ibaiondo frontoian: zumba (Azoka), entrenamendu funtzionala, haurrentzako irristaketa eta lasterka egiteko taldea (orain arte barruti honetan ez zegoen udal eskaintzarik).
  • Bazkideentzako tarifa laua: tarifa laua ezarriko da bazkideentzako soilik, hileko 35 eurokoa; tarifa hori ordainduz gero, bazkideak aukera izango du instalazio guztietako jardueretan parte hartzeko, edozein ordutegitan.
  • Badian piraguarekin edo paddle surfeko taularekin ibilbide gidatuak egiteko zerbitzua. Donibaneko kirolgunean eskaintzen den zerbitzu berri honek aukera ematen du badian 1,5 edo 2 orduko ibilbide gidatuak egiteko, bai piraguarekin, bai paddle surfeko taularekin, gutxienez, 4 laguneko taldeetan. Zerbitzua egunero eskaintzen da: astelehenetik igandera 10:30etan, eta asteazken eta ostiraletan 17:30etik aurrera. Gutxienez 3 egun lehenago egin behar da erreserba.

Pasaiako Udaleko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Sailetik honako hauek gogorarazten dira:

  • Instalazioen erabilera partekatua: aurreko denboraldian bezala, Trintxerpe eta Donibaneko kirolguneetako bazkide guztiek instalazio guztiak erabil ditzakete nahieran.
  • Bizikletak mailegatzeko zerbitzua: zerbitzu honen helburua da herritarren eta Pasaiara etortzen diren bisitarien eskura jartzea bizikletak mailegatzeko zerbitzu bat, ibilgailu horren erabilera sustatzearren. Zerbitzu hori duela urtebete baino gehiago jarri zen abian eta arrakasta handia izan du. Uda ondorenean ere, zerbitzuak abian jarraituko du Pasaiako kirolgune guztietan. Berrikuntza bat izan da zerbitzuan: 5 bizikleta elektriko jarri dira mailegu-zerbitzuan. Gogorarazten dugu mailegu-puntuak honako hauek direla: Trintxerpeko kirolgunea, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Saila, Donibaneko kirolgunea, Antxoko Ibaiondo frontoia eta San Pedroko hitzartutako erabilera-gunea. 
  • Udalak zuzenean kudeatzen dituen kirol instalazioen erreserba: Herritarrek edo herritar-taldeek erreserbaren bat egin nahi badute, bi aukera dauzkate: udal web-orrian eskuragarri dagoen inprimakia bete (Izapideak-Jardueren sustapena), edo zuzenean eskaera egin HAZeko edozein bulegotan.

Gainera, udalaren web-orrian begiratu daiteke instalazioak libre dauden (www.pasaia.eus/eu/kirol-instalazioak).
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Sailetik berriz ere azpimarratu nahi dugu kirolaren eta jarduera fisikoaren praktikak eragin handia duela bizitzeko ohituretan, kontuan izanik kirola interes publikoko gizarte-jarduera dela, pertsonak bete-betean prestatzeko eta garatzeko, bizi-kalitatea hobetzeko eta norbanakoak eta gizartea ondo izateko lagungarria. Kalitatezko zerbitzu publiko baten aldeko apustua egin dugu, gizarte- eta kirol-eragile guztien parte-hartzearekin, pasaitar guztiek jarduera fisikoa eta kirola praktikatzeko aukera izan dezaten.
Informazio gehiago: www.pasaia.eus orrian eta HAZeko udal bulegoetan.

Ikastaroetan izena emateko:

  • Trintxerpeko kirolgunea: 943345371 trintxerpe@bpxport.com (goizeko 8etatik gaueko 9etara)
  • Donibaneko kirolgunea: 943399753 donibane@bpxport.com (goizeko 9etatik gaueko 10etara)
  • (*) Antxoko erabiltzaileek telefonoz eman dezakete izena, edo posta elektronikoaren bidez; ez daukate kirolguneetara joan beharrik.
 

Kirol eskaintza

Ikastaroak 2017-18