Web edukia bistaratu

Jarduera Ardatzak

Otsailaren 11n egin zen herritarrekin bilera, 2014. urteko aurrekontuak aurkeztu eta ekarpenak jasotzeko. Puntu hauek landu ziren:

2014. urteko jarduera-ardatzak    

  •     Gastu arruntari eustea: Udala herritarrengandik gertuen dagoen erakundea izaki, ezinbestekoa da gastu arruntari eustea, ematen diren zerbitzuak murriztu gabe, eta baliabide materialak eta giza baliabideak optimizatuz.
  •     Udalerri osoan hondakinak biltzeko sistema berria abian jartzea: gaikako bilketa-sistema berriarekin 140.000 euroko aurrezpena aurreikusten da urtero. Egindako inbertsioa 5 urtetan berreskuratuko da, 17 lanpostu berri sortuko dira, eta hondakinen gaikako bilketaren tasa, Donibanen frogatu den bezala, % 80an kokatuko da.
  •     Garbiketa-zerbitzuaren kudeaketa berreskuratzea: zerbitzu-kontratua iraungitzen denean, Udalak hartuko du bere gain kudeaketa, gastuak aurreztu eta zerbitzua hobetzeko. 380.000 euroko aurrezpena aurreikusten da 2015. urtean.
  •     Sektore ahulenei bideratutako laguntzak handitzea: gizarte-larrialdietarako laguntzak handitzea eta zergak eta tasak ordaintzeko laguntzak mantentzea da helburua. Horrenbestez, aurrekontu osoaren % 20 bideratzen da sail honetara. 2011tik Gizarte Ekintzak % 17,77ko igoera izan du.
  •     Aurrekontu arrunta % 6,86 igo da aurreko ekitaldiarekiko. Guztira 22.500.000 eurokoa da.    

2014. urtean landuko diren proiektu garrantzitsuenak

 

DONIBANE

  •     Parte-hartze prozesuan osatu zen Alaburtzako proiektua izapidetzen hasi.
  •     Gizarte- eta kultura-eraikinaren zati bat abian jarri.
  •     Arrokaundietako deposituan ur-sarreren kontrola egin eta turbidimetroa jarri.
  •     Errotetan Zerbitzu Sailerako azpiegitura egokitu.

 
SAN PEDRO

  •     Ondartxo bidearen konponketa eta ontziolarako egokitzapenarekin jarraitu.
  •     Gizarte- eta kultura-beharrei buruzko parte-hartze prozesua egin eta proiektuaren definizioa adostu.
  •     Haur parkea egin.

 
TRINTXERPE

  •     Euskadi etorbidearen urbanizazio-proiektua gauzatu.
  •     Andonaegi futbol zelaia berritu.
  •     Ciriza eraikinaren erabilerari buruzko parte-hartze prozesua bideratu.

 
ANTXO

  •     Frontoi berriaren eraikitze-lanak hasi.
  •     Udal bulegoak egokitu, herritarren arreta hobetzeko.
  •     Mugikortasun politika berria gauzatu, eta bertakoek aparkatzeko guneak sortu.