Web edukia bistaratu

JABETZE ESKOLA Pasaiako emakumeentzat
2017-2018ko ikasturtea

Bosgarren urte honetan Pasaiako Berdintasun Mahaiko kide direnek (Harremantxo, Bezkoz Beko, Azkuene, Topaketa, Lagun Artea, Pasaiako Udalaren Berdintasun Arloa eta emakume pasaitarrak) hainbat ikastaro eta jarduera proposatu dituzte 2017-2018 ikasturterako. Hausnarketarako, sendotasunerako eta topaketarako tokia izango da ahalduntze eskola, emakume pasaitarrei zuzendua. Emakumeak antolatzea eta saretzea da nahia, betiere, helburu hauek aintzat hartzen direla:

* Emakumeen eta emakume taldeen autonomia indartzea.
* Emakumeen sormenezko lana eta borroka ezagutzera ematea eta balioestea.
* Emakumeek gizartean eta politikan parte har dezaten suspertze-lanak egitea, haien eragina politika publikoetan eta beste hainbat gizarte eta kultura eremutan suma dadin, historikoki baztertuta egon direnez.
* Emakumeen artean trukean oinarritutako sareak sortzea eta bultzatzea.

INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEA: HAZ- Herritarren Arreta Zerbitzua 943344034

 

JABETZE ESKOLA 2017-2018

LIBURUXKA - PDF 13,2 Mb

  • Donibane: Donibane kalea, 19
  • Trintxerpe: Euskadi Etorbidea, z/g 
  • Antxo: Hamarratxeta kalea, 24

Jarduera guztiak doakoak izango dira, eta haurtzaindegia izango da. Zerbitzu hori erabiltzeko aurretik izena eman, eta eskaera egin behar da. Izena emateko epea urte osoan irekia. ESKAERA ORRIA

Informazio gehiago nahi izanez gero:

  • Pasaiako Udalaren Berdintasun Arloa
  • Euskadi etorbidea, 27, behea
  • Telefonoa: 943004320
  • Posta elektronikoa: berdintasuna@pasaia.net

IKASTAROAK

I.1. AUTOESTIMUA ETA AHALDUNTZEA

Generoaren sistema aztertu, eta gure autoestimuan nola eragiten digun ikusi, eta norberaren inguruabarren azterketa egin, autogestiorako ahalmena gehitze aldera, eta burujabetzarako eta autoestimurako ahalmena sendotzeko ez ezik, geure intuizio, sormen, mugimendu eta barneko desioekin harremanetan jartzeko. Elkar ezagutzea, nork bere buruarekin tratu ona lantzea eta nork bere ahalduntze prozesuan jarraitzea; horiexek dira ikastaroaren xedeak. 

  • Iraupena: urriaren 2tik abenduaren 18ra.
  • Saioak: 12
  • Eguna: astelehena
  • Ordutegia: 15:00-16:30
  • Tokia: Trintxerpeko Alkateordetza
  • Prestatzailea: Pepa Bojó
  • Hizkuntza: gaztelania

I.2. DOLUAK ETA GALERAK

Gure bizitzako hainbat garaitan, eta askotan helduaroan, gutako askok berriak diren gertakariak bizi izaten ditugu. Bizitzarekin batera datozen gertaerak dira, baina askotan ez gara prest egoten egoerei aurre egiteko, barru-barrutik emozioak eta sentipenak nahasten direlako eta zenbaitzuetan gaina hartzen digutelako

  • Iraupena: urtarrilak 12, 19 eta 26 (OSTIRALA); otsailak 5, 12, 19 eta 26 (ASTELEHENA); eta martxoak 5, 12 eta 19 (ASTELEHENA).
  • Saioak: 10
  • Ordutegia:15:00-16:30
  • Tokia: Trintxerpeko Alkateordetza
  • Prestatzailea: Pepa Bojó
  • Hizkuntza: gaztelania

I.3. MINDFULNESS 

Praktika honen bitartez, nork bere burua ezagutzeko tresnak eskuratzen dira, eta harreman hobeak izaten dira.  Lantegi honetan ariketa praktikoak egingo ditugu, hitzaren, meditazioaren, bistaratzearen eta gorputzaren mugimenduaren bidez.  

I.3.1. Trintxerpe

  • Iraupena: urriaren 5etik ekainaren 7ra. 
  • Saioak: 32
  • Eguna: osteguna
  • Ordutegia: 19:00-20:30
  • Tokia: Azkuene Elkartea
  • Prestatzailea: Vega Ayllón
  • Hizkuntza: gaztelania

I.3.2. Antxo

  • Iraupena: urtarrilaren 11tik ekainaren 7ra.
  • Saioak: 21
  • Eguna: osteguna
  • Ordutegia: 10:00-11:30
  • Tokia: Lagun Artea Elkartea
  • Prestatzailea: Vega Ayllón
  • Hizkuntza: gaztelania

I.3.3. San Pedro

  • Iraupena: urriak 7 eta 28; azaroak 4 eta 18; abenduak 2 eta 16; urtarrilak 13; otsailak 3 eta 17; eta martxoak 3 eta 17.
  • Saioak: 11
  • Eguna: larunbata
  • Ordutegia: 10:00-13:00
  • Tokia: San Pedroko Udal Aretoa
  • Prestatzailea: Clara Wolfram
  • Hizkuntza: euskaraz

I.4. ELIKADURA ETA OSASUNA, ELKARTZEKO ETA IKASTEKO GUNEA

Oraindik ere etxeetako otorduetako prestaketa-lan gehienak (erosketak, sukaldeko lanak, garbitasuna…) emakumeok egiten ditugu. Elikadurari buruzko iragarki asko emakumeei zuzentzen zaizkie; hortaz, publizitate-industriak emakumeak zigortzen ditu bizitza honetako zaintza-lanez arduratzen jarrai dezaten? Eta emakumeok jateko nahi duguna prestatzen al dugu? Edo komeni zaiguna? Edota iragarkiek iradokitzen digutena? 
Ikastaro honen helburu nagusia da egiazko informazioa, kontzientzia eta ezagutza barneratzea taldeko hausnarketaren, taldeko analisiaren eta ezagutza partekatuaren bidez. Ahalduntzeko prozesu honi esker, erabakiak hartzeko eta gure biziei balioa emateko libreagoak izango gara.

  • Iraupena: urtarrilak 10, 17,24 eta 31; otsailak 7, 14, 21 eta 28; martxoak 7, 14 , 21 eta 28; eta apirilak 4 eta 11.
  • Saioak: 14
  • Eguna: asteazkena
  • Ordutegia: 18:00-20:00
  • Tokia: Antxo
  • Prestatzaileak: Tatiana Arzelus eta Nekane Tomasena
  • Hizkuntza: euskara eta gaztelania

I.5. EMAKUMEEN OSASUN ZAINKETARAKO GAKOAK 

I.5.1. Trintxerpe

  • Iraupena: urriak 5 eta19; eta azaroak 2, 16 eta 30.
  • Eguna: osteguna
  • Ordutegia: 16:00-18:00
  • Tokia: Trintxerpeko Alkateordetza

I.5.2. San Pedro

  • Iraupena: urtarrilak 11 eta 25; otsailak 8 eta 22; eta martxoak 8 eta 22.
  • Eguna: osteguna
  • Ordutegia: 16:00-18:00
  • Tokia: Zaharren Biltokia

Prestatzailea: Marilde Osa
Hizkuntza: gaztelania

I.6. NOLA EGIN PASAIAKO JAIAK BERDINZALEAGOAK?

GOGOETARAKO SAIOAK: 

  • Urriak 4, Trintxerpe
  • Urriak 11, Antxo
  • Urriak 18, San Pedro
  • Urriak 25, Donibane
  • Eguna: asteazkena
  • Ordutegia: 18:00-20:30
  • Hizkuntza: euskara eta gaztelania
  • Prestatzailea: Elhuyar Aholkularitza

TAILERRAK

T.1. BATUKADA FEMINISTA

Zein da helburua? Hainbat musika-tresna jotzen ikasteaz gain, gozatzea; eta emakumeen artean harremana izatea, talde-lanean eta elkarrekin ikastea, irudimena lantzea, sortzea, gidaritza hartzea, musikaz disfrutatu eta gozaraztea; emakume feministak ikusgai jartzea, eta haiei entzutea; eta aldarrikapenak plazaratzeko espazioak okupatu eta erabiltzea.

  • Iraupena: irailak 29; urriak 20; azaroak 10 eta 24; abenduak 15; urtarrilak 12 eta 26; otsailak 9 eta 23; martxoak 9 eta 23; apirilak 20; maiatzak 4 eta 18; ekainak 1 eta 5.
  • Saioak: 16
  • Eguna: ostirala
  • Ordutegia: 18:00-20:00
  • Tokia: Antxo edo Donibane (zehazteko).
  • Prestatzailea: Arantxa Vicedo eta Ainara Sarasketa
  • Hizkuntza: euskara eta gaztelania

T.2. BIDEOGINTZA TAILERRA

Bideogintza ikastaroak dagoeneko badu bere ibilbidetxoa Pasaian. Lau urtez bideoen sorkuntzarako beharrezkoak diren edukiak landu ditugu, eta urtero helburu desberdinak jarriz eta betez, dagoeneko bideoen sorkuntzan arituagoa den emakume talde bat dugu. Talde iraunkor honetako parte-hartzaileentzat ez ezik, bideogintza prozesuan interesa duen emakume ororentzat da irekia ikastaro hau.

Taldean bideogintzaren prozesu osoa egitea izango da helburua; alegia, ideiarekin hasi eta gidoia sortu; eta jarraian, grabaketak egin; eta azkenik, material guztiarekin muntaia osatu.

  • Iraupena: otsailak 16, 20 eta 22; martxoak 13, 15, 20 eta 22; eta apirilak 10, 12 eta 17.
  • Saioak: 10
  • Ordutegia: 17:00-20:00
  • Tokia: Trintxerpeko Karmengo Ama ikastetxea
  • Prestatzailea: Itziar Bastarrika
  • Hizkuntza: euskara eta gaztelania

T.3. EMAKUMEEN AHOTSAK UHINETAN

Telebista eta prentsa bezalako hedabideetan agertzen ez diren taldeen ahotsak eta iritziak jasotzeko hedabide aproposa da irratia. 

Hori horrela, Pasaiako emakumeen ahotsak hedatzeko tresna egokia izan liteke irratia; hartara, emakumeen beharrak hauteman, eta haien ikuspuntua jaso ez ezik, proposamenak egin litezke haien bizimoduak hobeak izan daitezen.  
Irrati-tailerraren bidez, parte-hartzaileek euren iritziak sormen handiz emango dituzte, eta beste emakume batzuekin partekatzeaz gain, jendaurrean azalduko dituzte.   

  • Iraupena: urriak 4, 11, 18 eta 25; azaroak 8, 15, 22 eta 29; abenduak 13; urtarrilak 8, 15, 22 eta 29.
  • Saioak: 13
  • Eguna: 2017an asteazkenetan eta 2018an astelehenetan.
  • Ordutegia: 15:00-16:30
  • Tokia: Trintxerpeko Alkateordetza
  • Prestatzailea: Kontxi Lopez
  • Hizkuntza: gaztelania eta euskara

T.4. AUTODEFENTSA FEMINISTA

Defentsa pertsonaleko ikastaro bat izatetik haratago, alde psikikoa zein fisikoa landuko ditugu, prebentzioa oinarri duen ikastaro honetan. Eraso sexistei aurre egiteko, geure gorputzaren kontrola eskuratzeko, barruko indarrekin bat egiteko eta trebetasunak garatzeko gaitasunak landuko ditugu, seguru senti gaitezen.

TALDEAK

G.1. JATORRI ASKOTARIKO EMAKUMEEN TALDEA

Emakumea bazara,  
Hona bizitzera etorri bazara, eta hemen gelditzea erabaki baduzu, 
Zure bizipenak partekatu nahi badituzu, 
Zuk bizi izandako migrazio-prozesuaren antzekoa pasa duten emakumeak ezagutu nahi badituzu, 
Informazio praktikoa partekatu edota jaso nahi baduzu, 

JO EZAZU PASAIAKO UDALAREN MIGRAZIO ETA ANIZTASUNAREN ARLORA, eta deitu telefono honetara: 943004320

Badugu zuretzako talde bat.

  • Iraupena: urte osoan irekia
  • Saioak: astean behin
  • Ordutegia: zehazteko
  • Tokia: Antxo edo Trintxerpe
  • Prestatzailea: Ana Murcia
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Antolatzailea: Migrazio eta Aniztasun Arloa; eta Berdintasun Arloa.

G.2. AUTOLAGUNTZA TALDEA

INDARKERIARIK GABEKO BIZITZAREN ALDEKO EMAKUMEAK
Indarkeriarik gabeko bizitza bizitzeko asmoa dugun askotariko emakumeek osatutako taldea.
Taldearen laguntzaz, nork bere erabakiak hartzen ditu, norberaren errealitate, baliabide eta indarren arabera.

  • Iraupena: urriak 4, 11, 18 eta 25; azaroak 8, 15, 22 eta 29; abenduak 13 eta 20.
  • Eguna: asteazkena (jaiegunetan izan ezik).
  • Ordutegia: 17:30-19:30
  • Tokia: Errenteriako Merkatuzar
  • Prestatzailea: Sorburu
  • Hizkuntza: euskara eta gaztelania
  • Antolatzailea: Oarsoaldeko udalak

Urte guztian zabalik. Gonbidatuta zaude!
Haurtzaindegi zerbitzua (3 egun aurretik eskatu)

SAREAK SORTZEN

S.1. JATORRI ASKOTARIKO EMAKUMEAK ELKAR EZAGUTZEKO GUNEA

Emakume pasaitarrak ezagutu nahi badituzu,
Emakume pasaitar horien jaioterriak ezagutu nahi badituzu, 
Jaioterri horien gastronomia dastatu nahi baduzu, 

JO PASAIAKO UDALAREN MIGRAZIO ETA ANIZTASUNAREN ARLORA, eta deitu telefono honetara: 943004320. Esango dizugu non eta noiz izango den hurrengo elkar ezagutzeko gunea.
ANIMATU ETA GUREKIN ETORRI!

  • Hasiera: azaroak 23
  • Iraupena: urte osoa
  • Eguna: hileko azken osteguna.
  • Ordutegia: 17:30-20:00
  • Tokia: Trintxerpeko Alkateordetza.
  • Hizkuntza: euskara eta gaztelania
  • Prestatzailea: Beatriz Zalakain
  • Antolatzailea: Migrazio eta Aniztasun Arloa; eta Berdintasun Arloa

ZERBITZUA

Z.1. Sexualitate eta genero informazioa eta aholkularitza zerbitzua

Zerbitzu honen bidez, adin, arraza, sexu eta genero guztietako pertsonak artatu nahi dira, nahiz eta helburu nagusia Pasaiako haur eta nerabeen sexu alorreko osasuna hobetzea den.  

Prebentzioa eta indarkeria matxistari aurre egitea da xedea.  Talde espezifikoekin egingo dira lanketak, sexualitate eta generoaren arloei dagokienez, aholkularitza eta orientazioa eman diezaguten.  

Zerbitzua hiru eratara kudeatuko da: aurrez aurre; posta elektronikoz eta sare sozialen bidez. 

Banakakoak eta taldeak hartuko dira.  Hasiera batean euskaraz, eta beharra dagoenetan, gaztelaniaz. Bost maila bereiziko dira: informazioa, aholkularitza, detekzioa, bideratzea, laguntza eta kudeaketa.  

  • Iraupena: 2017ko urriaren 4tik 2018ko ekainaren 13ra.
  • Ordutegia: 17:30-19:30 
  • Telefonoa: 943004320
  • sexuaholkularitza@pasaia.net
  • biluzikzerbitzua@hotmail.com
  • Instagram: Lahianahia


ANTXO

  • Iraupena: irailak 20; urriak 4 eta 18; azaroak 8 eta 22; abenduak 6; urtarrilak 10 eta 24; otsailak 7 eta 21; martxoak 7 eta 21; apirilak 18; maiatzak 9 eta 23, ekainak 6 eta 20.
  • Eguna: asteazkena (hamabost egunez behin)
  • Tokia: Antxoko Gaztelekuan edo Gizarte Zerbitzuetan.

TRINTXERPE

  • Iraupena: irailak 27; urriak 11 eta 25; azaroak 15 eta 29; abenduak 13; urtarrilak 17 eta 31; otsailak 14 eta 28; martxoak 14; apirilak 11 eta 25; maiatzak 16 eta 30; eta ekainak 13.
  • Eguna: asteazkena
  • Tokia:Trintxerpeko Gaztelekua.

DONIBANE

  • Iraupena: irailak 19; urriak 3, 17 eta 31; azaroak 14 eta 28; abenduak 12; urtarrilak 16 eta 30; otsailak 13 eta 27; martxoak 13; apirilak 10 eta 24; maiatzak 8 eta 22; eta ekainak 5 eta 19.
  • Eguna: asteartea (hamabost egunez behin)
  • Tokia: Donibaneko Gaztelekuan edo Kultur eraikin berrian

Aholkularitza: Lahia Nahia Sexologia Elkartea

Hizkuntza: euskara eta gaztelania
Antolatzailea: Gazteria Saila, Gizarte Ekintza Saila eta Berdintasun Arloa.

PASAIAKO EMAKUMEEN ELKARTEEN ETA TALDEEN IKASTARO ESKAINTZA

BEKOZ BEKO ELKARTEA

Bekoz Beko Antxoko elkartea da. Emakumearen berdintasunaren alde eta indarkeria sexistaren aurka ari da lanean 2006tik aurrera. 

Eskaeraren arabera, aurreikusten diren ikastaroak:

*Neure burua maitatzen ikasteko. Urriak 7. Beatriz Oronoz.

*Gorputzak mugimenduak. Oihana Andueza.

*Estereotipoak ardazten. Maria Angeles Alvarez.

*Pilatesa:  Astearte eta ostegunetan 15:15etik 16:15era eta 16:15etik 17:45era Antxon.  Eta astelehen eta asteazkenetan 18:30etik 19:30era Trintxerpen.

*Beste batzuk: joskintza, trapillo ikastaroa, xaboi tailerra eta mintzamena ingelesez.

INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEA
Izaskun Barbier bekozbeko@bekozbeko.com
679332411

AZKUENE ELKARTEA

Trintxerpeko elkartea da Azkuene, eta bertako emakumeentzako ikastaroak eskaintzen ditu, aisialdi eta kultura arloetakoak.

MINDFULNESS 
Iraupena: urriaren 5etik ekainaren 7ra. 
Saioak: 32
Eguna: osteguna
Ordutegia: 19:00-20:30
Tokia: Azkuene Elkartea
Prestatzailea: Vega Ayllón
Hizkuntza: gaztelania

Eta gainera: 

- Eskulanak.
- Joskintza tailerra.
- Olio margolanak.

INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEA
Marivi eta Carmen
943394351/943398132

Izena emateko epea:
Urriaren 2tik aurrera
Ordutegia: 17:00-19:00
Tokia: Trintxerpe

LAGUN ARTEA ELKARTEA

Lagun Artea Pasai Antxoko taldea da, eta bertako emakumeen parte-hartzea bultzatzeko ikastaroak antolatzen ditu.

MINDFULNESS 
Iraupena: urtarrilaren 11tik ekainaren 7ra.
Saioak: 21
Eguna: osteguna
Ordutegia: 10:00-11:30
Tokia: Lagun Artea Elkartea
Prestatzailea: Vega Ayllón
Hizkuntza: gaztelania

ETXEKO EKONOMIA
Iraupena: urtarrilaren 9tik otsailaren 27ra. 
Eguna: asteartea
Ordua: 10:00-12:00

GIMNASIA
Iraupena: urritik ekainera

Bi aukera:
Eguna: asteartea eta osteguna
Ordutegia: 18:30-19:30

Eguna: astelehena, asteazkena eta ostirala.
Ordutegia: 10:00-11:00

JOSKINTZA TAILERRA
Iraupena: urritik ekainera
Hasiera: urriak 5
Eguna: osteguna
Ordua: 16:00-19:00

LAGARTERA BORDATUAREN TAILERRA
Iraupena: urritik ekainera
Hasiera: urriak 6
Eguna: ostirala
Ordua: 16:00-19:00

INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEA
Rosa María Vilá 660428357
 eta Belly Serradilla 645713985

Izena emateko epea:
Irailaren 26an, 10:00etatik 11:00etara.

KEXALDI ELKARTEA

OLIO MARGOLANAK

ESKULANAK

JOSTE-LANAK: puntua

INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEA

Pilar Otaño 943643167 eta Mertxe 943516301

Izena emateko epea:
Urriaren 2tik aurrera
Ordutegia: 17:00-19:30
Tokia: egoitza soziala
Axular plaza. Antxo

CONCEPCIÓN ETXEBERRIA ELKARTEA

San Pedroko emakume elkartea. Kirol-jarduerak eskaintzen dituzte.

PILATESA
GAPA
ZUNBA

INFORMAZIOA ETA IZEN EMATEA
Mariaje
688624807

Izena emateko epea:
Irailetik aurrera
Tokia: San Pedroko udal gimnasioa

HARREMANTXO KOLEKTIBO FEMINISTA

Antxoko emakume gazteen talde feminista.
Informazioa eta izen-ematea:

harremantxo@gmail.com