Web edukia bistaratu

Itsasontziaz Paseoak

Itxaszerbi enpresak Pasai Donibane eta Pasai San Pedro elkartzeko linea erregularra du. Zerbitzua urte osoan zehar eta egunero ematen dute.

Horretaz gain, Pasaiako badian zehar txangoak egin daitezke txalupan.

Talde-mota guztientzat dira eta itsasontzi egokietan egiten dira txangoak. Horietan, Pasaiako portuaren funtzionamendua barrutik ezagutu ahal izango dugu; Kantauri itsasoko portu garrantzitsuenetakoarena, hain zuzen. Halaber, badiaren berezitasun geografikoa ikusi ahal izango dugu; hala nola, bokale estua, Ulia eta Jaizkibel mendiek babestua.

Informazio gehiago: ITXASZERBI