Web edukia bistaratu

Santa Ageda

Otsailaren 4an (asteartea) Santa Agedako abesbatza herrikoian parte hartu nahi duzuen guztioi dei egiten dizuegu Itsas Mendin urtarrilaren 30ean (osteguna) 19:30ean egingo den entsegura. Zuzendari-lanetan Jose Ramon Otero “Xoto” arituko da, eta musika jotzen, berriz, Edurne, Ana eta Aitor; Jose Ramon “Kaxero” arduratuko da makilak ekartzeaz.


Halaber, Santa Ageda egunean koplak kantatu ondoren izango den afarirako izen-emate epea zabalduko da.


Animatu zaitezte eta, mesedez, puntu-puntuan etorri

ITSAS MENDI K.K.E.