Web edukia bistaratu

"Itsas Gela"

ITSAS GELA gazte eta helduei itsas mundu zoragarri eta ezezaguna hurbildu nahi dien irabazi asmorik gabeko elkartea da.

ITSAS GELAko ekimen eta ekintzak itsasoarekin loturiko aisialdi, hezkuntza eta ikerketa aukerak eskeini nahi ditu, era honertan, itsasoarekiko begirunea, babesa, ikasketa eta batez ere, gozamena sustatuz.

Bere helburuak betetzeko elkarteak ingurumen hezkuntza programa bat martxan jarri du antzezleku ezin hobean, MATER Kantauriko ohizko ontzia, gaur egun igurumen eskola bihurtuta. Hemen, bisitak eta tailerrak garatzen dira non gure itsasoaren aberastasuna, ekosistemak eta hauskortasuna jakinarazten diren. Bisitariek gure itsas kulturari buruz gehiago ikasi eta deskubritu dezakete, historian zehar euskaldunek mundu mailan itsasoko trebakuntza zabaldu baitute.

Etorri gurekin abentura berri hau ezagutzera eskaintzen ditugun jardueren bidez eta itsasoan ezkutatuta dauden altxorrak deskubritu.

ITSASORA HURBILDU!

 

Gure jarduerak:

ITSAS GELAko ekimen eta jarduerek aisialdi eta hezkuntza aukerak eskeini nahi dute, itsas ondare natural eta kulturalaren konserbazioa sustatuz. Tokiko garapen jasangarria bultzatzeko, ingurumen hezkuntza eta turismo arduratsua ezezik, Pasai San Pedroko motoraren kaian dagoen MATER oizko arrantza ontzia ditugu baliabide.

  •     Mater ontziko jarduerak
  •     Bisita gidatuak
  •     Programa tematikoak
  •     Egun bateko programa
  •     Egonaldi programa
  •     Jarduera agenda

 

JARDUEREN EGUTEGIA IKUSTEKO EDO ERRESERBAK EGITEKO: