Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Web edukia bistaratu

MUNDUKO ITSAS KULTURAK PASAIAN

2018an Pasaiako Itsas Festibalaren edizioa ospatu zen, maiatzaren 17tik 21era bitartean. Ondoz ondoko 5 egunetan Pasaiako uretan kontinente osoko ontzi tradizionalak elkartu ziren.

Nazioarteko itsas topaketa handi bat izan zen. Pasaiara gerturatu ziren 115.000 bisitariei egundoko giro kosmopolita eskaini zitzaien eta kulturaren, gastronomiaren eta musikaren arloko jarduerez betea egon zen.

Ontzi tradizional guztiek urgunea erabili zuten agertokia gisa, eta lehorreko guneak, aldiz, village gisa pentsatutako espazio batzuk erakutsiko zituen, bertan gastronomiarekin, artisautzarekin eta musikarekin lotutako jarduera ugari eginez, eta bi gune horien artean banatu ziren jarduera guztiak.

Nabarmentzekoa da Hermione ontziak egin zuen bisita, Lafayette markesak Amerikaren independentzia gerran laguntzeko erabili zuen fragataren erreplika, nahiz eta matxura batengatik aste bateko atzerapenarekin iritsi zen.

Habiaratutako portletak

Web edukia bistaratu

Bere portu naturalaren inguruan sortu eta hazi den herria dugu Pasaia, milaka urtez geroztik itsas jarduerari lotuta dagoena. Itsas industriaren eboluzioaren gune nagusietako bat izan da gure herria, ontziola ugarirekin eta nabigatzaile ospetsuekin. Ondare hori guztia, materiala zein immateriala, gaur egunera arte iritsi da, Pasaia euskal itsas ondarearen gune garrantzitsu bihurtuta. Arrantzak, merkataritzak eta ontzigintzak gure industriaren motorraren zati izaten jarraitzen dute, eta, gainera, jarduera horiekin lotutako elementu kultural eta historikoak agerikoagoak dira gaur egun itsas ondare hori berreskuratzearen alde lan egiten duten elkarteen ekimenari esker.

Habiaratutako portletak

Web edukia bistaratu

Aurkezpena

Web edukia bistaratu

Programa 2018

Habiaratutako portletak

Web edukia bistaratu

Maiatzak 17 - Lehen eguna

Web edukia bistaratu

Maiatzak 18 - Bigarren eguna

Web edukia bistaratu

Maiatzak 19 - Hirugarren eguna

Habiaratutako portletak

Web edukia bistaratu

Laburpena

Web edukia bistaratu

2018/05/22 L'Hermione Pasaiara iritsi da