Web edukia bistaratu

Illunbe Txiki

9 eta 13 urte bitarteko haurrek osatzen dute. 1995ean sortu zen Gorka Mirandaren eskutik. Gaur egun, 40 haur inguru ditu eta 2001. urteaz geroztik, Miren Jone Taibok zuzentzen du.

Hauek dira, besteak beste, talde honen helburuak: musika- eta koru-kultura sustatzea eta haurrei musika-heziketa eskaintzea, betiere era jolasgarri eta erakargarrian. Pasaia Abesbatza – Abesbatza Taldearen pedagogia-proiektuaren barne dago.

Ikasturtean zehar Illunbe Txikik kontzertuak ematen ditu, musika-topaketetan parte hartzen du eta hainbat musika-jarduera egiten ditu.