Web edukia bistaratu

Illunbe Gaztea

1996an Iñaki Otañok sortu zuen abesbatza honen helburuen artean dago errepertorio erakargarri eta zorrotz batean sakontzea, musika-hezkuntzaren eta interpretazioaren talde-ikuspegi argia ardatz hartuta.

12 eta 18 urte bitarteko 46 neska-mutilek osatzen dute Illunbe gaztea. Era guztietako errepertorioak lantzen dituzte, batzuetan a capella eta gehienetan instrumentuen laguntzaz.

Azpimarratzekoak dira Euskadiko zenbait tokitan egin dituen emanaldiak, baita Bartzelonan, Elgorriagan edo Donostiako 2004ko Gospel Jaialdian egindakoak ere.
2006ko maiatzean, Errenteriako Musikasteren abesbatzen egunean parte hartu zuen gonbidatu bezala. 2006ko urrian, Festival à Montaury delakoan izan zen, Urrikoa elkartearekin batera, Akitania eta Euskadiren arteko proiektu batean parte hartuz. Zenbait kontzertu eman eta disko bat eta DVD bat grabatu zituzten zuzenean Pariseko musikariz osatutako Ramón Lopez jazz laukotearekin eta Baionako CNRko abesbatzarekin.


2002ko irailaz geroztik Josu Elberdinek zuzentzen du Illunbe gaztea.