Web edukia bistaratu

"Hugoenea"

Pasaiako Udalak eta Euskal Idazleen Elkarteak lankidetza hitzarmen bat sinatu zuten 2009ko apirilaren 2an, Pasai Donibanen Idazlearen Etxea suspertu eta kudeatzeko.  Etxe hau, hizkuntza gutxituetan lan egiten duten idazleen zerbitzura jarriko da aurrerantzean, betiere literatur sorkuntza sustatzea helburu izanda.
 
Hugoenea Idazlearen Etxeak, Victor Hugoren omenez hartu du izen hori, hark zioenez “idazleak idazten lan egin behar du, testu on bat ez du soilik inspirazioak sortzen”. Idazleek lan egiteko etxe bat izango da beraz, Hugoenea.
 
Hitzarmenak jasotzen duenez, Pasaiako Udalaren helburuen artean badago, Pasaia, eta zehazki Donibane, Euskal Herrira eta mundura proiektatzea, kulturari zerbitzua eginez; baita herriko nortasuna eta historia berreskuratzea ere. Hori dela eta, Euskal Idazleen Elkartearen proposamena begi onez ikusi du. Era berean, proiektu honek  literatura programazioa zabaltzea ahalbidetuko du, eta aukera emango du eskola edota liburutegietan, bertan egongo diren idazleen hitzaldiak eta bestelako jarduerak antolatzeko. Eta honek Pasaiako kultur eta hezkuntza proiektuari mesede egingo dio.

Euskal Idazleen Elkartearen esteka:
http://www.idazleak.org/hugoenea/hugoenea.php

Fitxategiak