Web edukia bistaratu

 

KALE-NEURKETA 2015

Emaitzen txostena [pdf]

Euskararen egoera nolakoa den deskribatzeko garaian, askotan jotzen dugu gure iritzia ematera. Ezagutzarik ez izateak dakar modu subjektiboaren erabilera hori eta horregatik, gero
eta garrantzitsuagoa zaigu egoera horren berri emango diguten datuak eskuartean izatea balorazioetan objektibotasuna lortzeko. Hala, datu horien bila ekin nahian, herriko euskararen errealitatea adierazteko funtsezkoa da kalean zenbat euskara erabiltzen den jakitea. Izan ere,soziolinguistika arloko eskarmentuak erakutsia digu erabilera dela hizkuntza baten egoeraren adierazle esanguratsuena eta fidagarriena.

Hizkuntza erabiltzea gizakion jardun arrunt ohikoa da. Nonahi, noiznahi, baliatzen dugu hizkuntza. Giza izaeraren bereizgarria da. Ez da jarduera arautua eta patroi jakinei obeditzen diena. Horrenbestez, erabilera hori neurtzea ariketa konplexua da eta metodologia findua eskatzen du. Helburu horri erantzuteko asmoz, sortu eta garatu dugu hizkuntza-erabilera neurtzeko metodologia.

Kale erabileraren neurketaren metodologia horri esker, abantaila handiak lortzen dira herriko errealitatera hurbiltzeko eta beraz, funtsezkoa bihurtzen da herri mailan hizkuntza-errealitatea ezagutu edota planifikatu nahi duen edonorentzat. Batetik, lehen aipatu moduan, objektibotasuna lortzen dugu herriko errealitate soziolinguistikoaz aritzerako garaian. Gainera,herriko hizkuntza-egoera ezagutzeko beste hainbat datu badaude ere (erroldako ezagutza datuak, ikastetxe eta euskaltegietako matrikulazio datuak;), datu horiek guztiak herriko kaleetan entzun daitekeen eguneroko jardunean nabarmentzen dira. Bestalde, ohikoa izaten da baliabide urriak edukitzea euskararen aldeko sustapen plan bat egiterakoan eta horrek premiarik handiena duten eremuak zein diren jakin behar izatera eramaten gaitu lehentasunak ezartzeko.

Ondorioz, kale neurketen emaitzak beharrezko bihurtzen dira lehentasun horiek ezartzeko edota datu xeheagoak eskuratze aldera. Izan ere, hainbat erabilera datu eskura ditzakegu
neurketaren bidez, adin talde bakoitzak kalean euskara zenbat erabiltzen duen, besteak beste.

Era berean, neurketa hauek maiztasun batekin eginez gero (bi urtez behin, bost urtez behin;), bilakaera ezagutu ahal izango dugu, eta modu horretan herrian izaten diren hizkuntza-aldaketak gertutik jarraitzea ahalbidetuko liguke.