Web edukia bistaratu

HELDUFIT PROGRAMA

Zer da?

HelduFit programa Pasaiako Jarduera Fisikorako eta Kirolerako Orientazio Zerbitzuaren (JFKOZ) helduentzako doako ikastaro osagarria da. 

Zein dira helburuak?

Batetik, JFKOZren erabiltzaileek orientatzaileak bidalitako ariketak modu egokian burutzea, eta, bestetik, horiek egiteko tresneria eta materiala ondo menperatzea da. Horretarako, ikastaro hauek talde gidatuetan landuko dira eta laguntza profesional zuzen baten bidez ariketak modu autonomoan, egokian eta seguruan bakoitzak bere kabuz egin ahal izatea da helburua.

Norentzat da?

Pasaiako Jarduera Fisikoa eta Kirol Orientazio Zerbitzuko erabiltzaile diren pertsona helduek ohiko zerbitzuak edukitzeaz gain, programa honen barruan dauden ikastaroetan parte hartzeko aukera librea izango dute.

Nola antolatzen da?

Ordubeteko saioak antolatu dira ikasturtean zehar. Saio horiek diseinatu dira erabiltzaileen artean sumatutako patologia nagusiak kontuan hartuta. Hori dela eta, bereziki, lan aerobikoari, indarrari, malgutasunari eta orekari lotutako ariketak praktikan jarriko dira. Dena den, elikadurarekin zerikusia duten gomendioetarako tartea ere aurreikusi da. JFKOZren orientatzaileak erabiltzaileei programan parte-hartzea gomendatuko die, bakoitzaren beharraren arabera, taldeko lanaz gain, banakako jarraipena eginez. Gainera, edozein barrutitako saioetan parte hartzeko aukera edukiko dute, bakoitzak bere erritmoa ezarriko duelarik saio mugarik gabe.

Noiz eta non?

Gutxienez, 4 saio antolatuko dira barruti bakoitzean, ikasturtero. Ikastaroa asteartetan eskainiko da, eta ordubeteko iraupena izango du. Saiook Pasaiako JFKOZko Orientatzailea den Xabier Rodriguezek dinamizatuko ditu.

Saioetara eraman beharrekoa.

Arropa eta oinetako erosoak, kirola praktikatzekoak alegia.

Saioetan beharrezkoa den material osagarria orientatzaileak eskainiko du. Horrez gain, hidratazioa modu egokian burutzeko, erabiltzaile bakoitzak ur botila bat jasoko du opari moduan.

Nola parte-hartu? 

Jarduera fisikoaren onurak denok ezagutzen ditugu, baina egiten diren ariketak modu egokian egitea ezinbestekoa da; eta aukera berri honekin erabiltzaileek eskura izango dute baliabide hau. Interesa edukiz gero: 634 555 049 telefonora deitu, whatsApp bat idatzi edo aktibatu@pasaia.net e-postara mezu bat bidal daiteke zalantzak argitzeko edota izena emateko.  Halaber, saioak programatu diren toki, egun eta orduetan bisita egiteko aukera zabalik dago, eta orientatzailearekin aurrez-aurre hitz egiteko. Gomendatzen dugu saioa hasi aurretik edo ondoren bertaratzea.

2020ko egutegia

Data Tokia Ordutegia
Urtarrilaren 21ean, 28an eta Otsailaren 4an Trintxerpeko alkateordetzan 10:30etik 11:30era.
Otsailaren 11n, 18an eta 25ean eta Martxoaren 3an Pasai Antxoko Kultur Etxean 10:30etik 11:30era
Martxoaren 24an, 31n eta Apirilaren 21ean eta 28an Donibaneko kultur gunean 10:30etik 11:30era.
Maiatzaren 4ean, 11n, 18an eta 25ean San Pedroko Udal Gimnasioan 10:30etik 11:30era.