Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak

Web edukia bistaratu

Web edukia bistaratu

Gure zerbitzuei buruzko informazio-liburuxka: Euskaraz, gaztelaniaz, portugesez, arabieraz, errumanieraz, frantsesez, ingelesez eta txineraz

Hizkuntz anitzeko foiletoa


Web edukia bistaratu

Zerbitzu publiko irekia

 

Gure helburuak

  • Bizi-kalitatea hobetzea eta ongizate biologikoa, psikologikoa eta soziala sustatzea.
  • Udalerriko aberastasuna hobeto banatzen laguntzea.
  • Herritar guztien informaziorako eta orientaziorako eskubidea bermatzea, eta bizikidetzarako euskarriak ematea nor bere ingurunean era autonomoan bizi dadin.
  • Sozializazioaren eta baliabide normalizatuen alde egitea, bazteketa-egoeran, egoera okerretan eta egokitu ezinezko egoeretean daudenen zerbitzu-sistema normalizatze aldera.
  • Ingurunea sentiberatzea eta herritarren erantzuna bultzatzea, gizarte-bazterketa egoerak eraginda herritarrek arazoak dituztenerako.

 

Nola gauzatzen ditugu

  • Informazio-, orientazio- eta bitartekaritza-arloko estrategiak garatzen ditugu.
  • Nork bere gaitasuna lortzeko euskarriak eskaintzen dira; hezkuntza ez-formala ematen da eta errehabilitaziorako, sustapenerako eta gizarteratzeko lankidetza eskaintzen dira. Hori guztia koherentziaz txertatzen da ardura publikoa duen udalaren Gizarte Zerbitzuen Sailean.
  • Beste erakunde publikoetako zerbitzu-sistema batzuekin elkarlanean, zerbitzuak herritarrengandik hurbil jarrita eta oso garbi edukita banakoek eta taldeek eskubidea dutela duintasunerako eta intimitaterako, arreta pertsonalizatua jasotzeko, desberdina izateko, nork bere erara antolatzeko norbere bizia, berdintasunerako, gizarte integraziorako, partaidetzarako eta garapen oso eta askerako.

Web edukia bistaratu

Gizarte ekintza arloan argitaratutako azken berriak