Web edukia bistaratu

Ferrer Familiaren Etxea

San Pedroko kaiaren parean kokatuta dago Ferrer familiaren etxea, eta Pasaiako familia horrekin zerikusia duen elementuetako bat da, baina badira gehiago ere.

Pasai San Pedroko elizari atxikita dago. Kapera bat izan zen eta frontispizioan inskribapen bat zuen. Bertan, fundazioa-data aipatzen da: 1865ean egin zuen Joaquin Maria de Ferrerek. Arrantza-kaian obrak zirela-eta, 1952an harriz harri parrokiatik kanposantura eraman zuten. Nautika-eskolako armarria eta familiaren hilobiak Pasai Donibanen Ferrertarren bizitza oroitzen diguten beste elementu batzuk dira. Hain ezagunak ez izan arren, Ferrertarren familia oso garrantzitsua izan zen Pasaiako historian.