Web edukia bistaratu

Euskara Oarsoaldeko Komertziora

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak urtero gremio bat aukeratzen du bertan euskararen ezagutza eta erabilera areagotzeko, Pasaiako udalerriko merkataritza eta ostalaritza establezimenduak barne direlarik. 

Web edukia bistaratu

2019ko ekimena: Zerbitzu bulegoen sektorea

Urtero gremio bat hautatu eta hartan jartzen dugu fokoa eskaintza bereziak eta ekimen bereziak eginez. Jeneralean bi motako ekintzak egiten ditugu: maiatz-ekainean establezimenduari begirako elementu edo euskarriren bat sortzen eta banatzen dugu eta irail-urrian bezeroei eta erabilerari bideraturiko ekimen bat egiten dugu, zozketa, lehiaketa edo horrelakoren bat.

Urteko eskaintza

2019an zerbitzu bulegoen sektorearekin elkarlanean arituko gara.

Aurtengo lanketaren leloa "Paper-kontuak, euskaraz nahiago!" izango da, eta hainbat ekimen eta dinamika egingo ditugu zerbitzu bulegoen sektorean euskararen normalizazioa sustatzeko.

Honakoak dira martxan jarriko diren ekimenak:

Bulego mota bakoitzarentzako euskarazko dokumentu eredu sorta. Bulego mota bakoitzari bezeroek gehien eskatzen dituzten zerbitzuen euskarazko dokumentu ereduak emango dizkiogu USB memoria batean. Hartara, eurek gehien erabiltzen dituzten dokumentuak euskaraz ere eskaini ahal izango dizkiete bezeroei; kontratuak, nominak, etxebizitzen iragarkiak, komunitateko bilera-deiak, aseguruen estaldurak eta abar.

Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina. Errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egiteaz gain, hala egiten dutenek zozketa batean parte hartzeko aukera izango dute establezimenduetan egongo diren formularioen bidez zein online bidez.

Ezkaratzetarako PVC erroutuluak. Ekainean, ezkaratzetan jarri ohi diren ohar ohikoenak PVC euskarrietan banatuko ditugu finka administratzaileen artean: "itxi atea, mesedez" edota "erretzea debekatuta", adibidez.

Deskontuen zozketa. Udazkenean, zerbitzuren bat euskaraz baliatzen duten bezeroen artean ekimenean parte hartu duen bulego bakoitzeko 20 euroko 5 deskontu zozkatuko ditugu.

Guztira eskualde mailan 35 establezimenduk egin dute bat kanpaina honekin. Kanpaina honetan parte hartzeko, zerbitzu bulegoek bete beharreko baldintzat bi besterik ez dira:

  • Bezeroei zuzenduriko ohar eta idatziak euskaraz ere izatea;
  • eta kanpainaren kartela urte amaiera arte bistan edukitzea.