Web edukia bistaratu

Web edukia bistaratu

Gurasoek euskara ikasteko talde bereziak. Ikastaroaren ezaugarriak:

  • Gurasoen intereseko gaiak jorratzen dira eskoletan
  • Umeek ikastetxeetan lantzen dituzten abesti eta jolasak ikasten dira
  • Haurra eskolatuta dagoen ikastetxean bertan egin daiteke ikastaroa, taldea sortzen bada.
  • Astean 6- 8 ordu
  • Astean bi edo hiru egunetan
  • Urria-ekaina bitartean
  • Ikastaroa doan izateko aukera:
  • Prezioa: 153,11 €
  • Beka-sistema: asistentziaren %85 gainditzen duenari, matrikularen %100 bueltatuko zaio.

KANTU-, JOLAS- ETA IPUIN-IKASTAROA

Zuen haurrekin gozatzeko euskal jolasak, euskal kantuak eta euskal ipuinak ikasteko aukera izango duzue lantegi hauetan.
  • Norentzat: sei urte arteko haurrak dituzuen edota oraindik haurrik ez duzuen bikote euskaldunontzat.
  • Iraupena: 27 ordu (astean ordu eta erdiko saio bat).
  • Data:
  • Lekua:
  • Ordutegia:
  • Prezioa:  75€.

HIZKUNTZA-OHITURAK ALDATZEKO LANTEGIA

Zuen artean euskaraz hitz egiteko ohitura hartzeko teknikak eta estrategiak ikasiko dituzue lantegi honetan.
Lantegi hau berezia da, ez bakarrik gurasoei zuzendua dagoelako, baizik eta ez delako euskara ikasteko ikastaro bat. Metodologia berritzailea da erabat familiaren alorrean.
Ikastaro honetan izena emango duten bikoteek (bikoteek eman behar baitute izena) bi eratako saioak hartuko dituzte:
  • Taldeko gainerako bikoteekin batera euskaraz elkarrekin aritzeko teknika eta estrategia batzuk landuko dituzte. Adibidez, bikote bakoitzak besteei kontatzeko zerbait prestatu elkarrekin.
  • Bikote bakoitza tutorearekin bakarka bilduko da ordubeteko saio batzuetan. Saio horietan prozesuari jarraipen pertsonalizatua egingo zaio, bikotearekin helburuak negoziatu, adostu eta orientabideak emanez. Metodologia gisa, mintza-tratuak erabiliko dira; hau da, bikoteak konpromiso batzuk adostu eta hartuko ditu, poliki-poliki betetzen joateko. Adibidez, gosaltzeko orduan euskaraz hitz egitea, edo elkartzen diren une batean denbora batez euskaraz aritzea.
  • Norentzat: biak euskaldunak izanik ere euskaraz aritzeko ohiturarik ez duzuen bikoteentzat (biek eman beharko duzue izena).
  • Iraupena: 40 ordu (astean bi ordu eta erdiko saio bat).
  • Data:
  • Ordutegia:
  • Prezioa: 100€ bikoteko.

Familia bidezko euskararen jarraipenerako egitasmoaren baitan, guraso erdaldunentzat prestatutako ikastaro bereziak dira hauek. Gurasoek euskarazko kontzeptu batzuk ikasten dituzte, euskara euren seme-alabekin erabili ahal izateko eta horrela, beraien haurren ikas-prozesuan laguntzeko. Horregatik, haurren inguruko gaiak jorratzen dira batez ere (kantuak, haurrekin bizitzen diren egoerak…). Malgutasun handiko ikastaroak dira, bai ordutegiari, bai erritmoari dagokienez. Taldekideen artean adostu ohi dira ordutegiak eta erritmoak eta, gehienetan, seme-alabak eskolan daudenean izaten dira.

Ikastaroaren ezaugarriak
Norentzat: hamabi urte arteko haurrak dituzten gurasoentzat.
Data: urria-ekaina.
Lekua: ikastetxean edo euskaltegian.
Ordutegia: euren beharrei egokituriko ordutegia ezarriko da.

Beka-sistema
Ikastaroa bukatu ondoren, matrikularen guztizko kostuaren % 100 itzuliko zaie gurasoei, bete beharreko baldintzak betetzen badituzte.

Bete beharreko baldintzak 

  • Ikastaroa amaitzea.
  • Ikastaro-orduen % 85 betetzea
  • Irakasleak aldeko txostena egitea
  • Ikastaroaren kostu osoa ordaindua izatea.
  • Foru Ogasuneko zerga-betebeharrak eguneratuta dituela egiaztatzen duen agiria.