Web edukia bistaratu

Ikasturte osorako (irailetik ekainera):

  • Matrikula epea: 2016ko irailaren 1etik 23ra
  • Ikastaroaren hasiera: 2016ko irailaren 28an
  • Ikastaroaren amaiera: 2017ko ekainaren 22an

2017ko uda (ikastaro trinkoa):

  • Matrikula epea: 2016ko ekainaren 1etik 20ra

Informazioa eta izen-ematea: Pasaiako Udal Euskaltegia
Euskadi Etorbidea 61 (Anbulatorioaren ondoan)
Tel.: 943 00 43 40
euskal@pasaia.net

 IZENA EMAN!!

PREZIOAK

Ikasturte osoa: IRAILETIK  EKAINERA
Egunean 2 eskola ordu 438
BOGA programa informatikoa 488
Mintzalaguna DOHANIK

DIRULAGUNTZAK

Pasaiako ikasleek ikasturte amaieran diru-laguntza jasotzeko aukera izango dute, baldintza hauek betetzen badituzte:

  • Pasaian erroldatua egotea.
  • Ikastaroa amaitzea.
  • Eskola orduen %85eko asistentzia izatea.
  • Euskaltegiak jartzen dituen ebaluazio-frogak egitea.
  • Irakaslearen txostena ona izatea.
  • Matrikula ezartzen diren epeetan ordaintzea.

Uztailaren lehenengo hamabostaldian, matrikula-kostuaren %100 itzuliko zaie honako pasaitar hauei:

  1. Lanbidek emandako lan-eskaeraren ziurtagiria ekartzen duten ikasle langabetuei. Gutxienez urtebeteko antzinatasuna duen txartel eguneratua aurkeztu beharko dute; horrelakorik izan ezean, ikastaroa hasi baino lehen atera beharko dute langabezia txartela.
  2. Ikasturteko nazioarteko ikasle-txartela (ISIC) aurkezten duten ikasleei.

Agiri horiez gain, guztiek honako hauek ere aurkeztu beharko dituzte:

  • Udalerri honetan bizi direla egiaztatuko duen errolda-ziurtagiria. Gutxienez, urtebeteko antzinatasuna eskatuko da.
  • Matrikularen ordainagiria, hala badagokio.
  • Foru Ogasuneko zerga-betebeharrak eguneratuta dituela egiaztatzen duen agiria.
  • Gizarte Segurantzako betebeharrak eguneratuta dituela egiaztatzen duen agiria.

Txartel horietakoren bat  ekartzen ez duten ikasleei %75 itzuliko zaie soilik.

Ikasketa prozesua diruz laguntzeko modua:

10 urteko epea izango da Udalak diruz lagunduko duena. Prozesu hori bi urteko bost zatitan banatuko da. Eta bi urteko zati bakoitzean bi urrats gainditu beharko dira dirua jasotzeko. Hona taulan:

  • A1 eta A2: 1-3 urratsak 2 urtetan 
  •  B1: 4-6 urratsak 2 urtetan 
  • B2: 7-9 urratsak 3 urtetan 
  • C1: 10-12 edo EGA urratsak 3 urtetan 

Matrikula beste entitateren batek ordainduz gero, ikasle horrek ez du diru-laguntzarik jasoko. 

Pasaiako erroldan ez dauden ikasleek ere dirulaguntzak eskura ditzakete euren herrian bertan. Horretarako euskaltegian behar den dokumentazioa bideratzen laguntzen diegu.