Web edukia bistaratu

Etxe-Etxeko Laguntza Eskatzea

Zer da?

Etxean etxeko lanak edo zaintza pertsonala egin edota familia eta/edo etxeko hezkuntza emateko laguntza. Zerbitzu honen helburuak hauek dira:

  • Autonomia-galera prebenitu eta/edo konpentsatzea, eguneroko bizitzako jarduerak egiteko eta/edo etxea bertan bizi ahal izateko moduan mantentzeko laguntza eskainita.
  • Arretarako sare naturala osatzen duten zaintzaileei laguntzea.
  • Zerbitzuaren erabiltzaileak euren ingurunean integratzen laguntzea, isolamendu egoerak saihestuta.
  • Egoera arriskutsuak saihesteko ekintzen bidez elkarbizitzarako giroa hobetzea.
  • Beste hainbat zerbitzuren beharra izan dezaketen egoerak antzemateko elementu gisa balio izatea.

 

Eskaera-orria bete eta aurkezteko jarraibide orokorrak

  • Eskatzailearen datuak bete (pertsona fisikoek: abizenak, izena eta NA. Pertsona juridikoek: izen soziala eta IFZ). Eskabidea ordezkari baten bitartez aurkeztu nahi baduzu, bere datuak ipini (ordezkaritzaren baimena edo ahalorde-agiria erantsi behar da).
  • Eskatzailea eta bankuko kontuaren jabea pertsona ezberdinak badira, azken honen datuak behar dira. Halaber, pertsona honek eskaera sinatu beharko du derrigorrez.
  • Ordenagailuz bete dezakezu, ondoren fitxategia gorde eta Interneteko Udal Erregistroan sartu (alta-erregistro bat egin eta ondoren fitxategia erantsi). Internet bidez egin ahal izateko, zeure burua identifikatu beharko duzu udalak onartutako Identifikazio Sistema batekin
  • Halaber, eskaera inprimatu edo eskuz bete dezakezu (arren, letra argi eta irakurgarriarekin), eta ondoren Erregistro Orokorrera eraman: Pasaiako Udala, Arizabalo etxea, Donibane kalea 19, 20110 Pasaia.
  • Azkenik, korreo arruntaren bidez ere igorri dezakezu (nahi baduzu udal-erregistroko sarrera-eguna eskabidea postetxean uzten duzun egun berbera izatea, gutun-azal irekian eraman, postetxeko funtzionarioak behar bezala data jarri eta zigilatu dezan).

 

Eskaera honekin batera aurkeztu behar diren agiriak

  • Eskatzailearen izenean egingo den eskaera, udalari zuzendua (erantsirik doan ereduaren arabera)
  • NA, AIZ edo eskatzailearen pasaportearen fotokopia, eta beharrezkoa denean, bizikidetza-unitatearena.
  • Titularraren edo bizikidetza-unitatearen osasun-txartelaren fotokopia.
  • Errenta-aitorpenaren fotokopia, eta aitorpena izan ezean, Ogasunak egindako ziurtagiria, aitortzaileen zentsuan ez dagoela agertzen duena (Okendo, 20; edo Secundino Esnaola, 10-12; edo Errotaburu, 2)
  • Gipuzkoako Foru Ogasuneko jarduera eta ondasunen ziurtagiria.
  • Aurrezki kutxa edo banketxeetako ziurtagiriak, abenduaren 31ko saldoa zehaztuta eta aurreko urteko interesak zehaztuta.
  • Pentsioaren ziurtagiria
  • Diru-sarreren ziurtagiria (nominak...)
  • Minusbalioaren aitorpenaren fotokopia (hala izanez gero)
  • MBB balorazioaren eskaera
  • Balorazioa egiteko familia-sendagilearen edo espezialistaren txosten ofiziala behar da. Txostenean agertuko da zein gaixotasun duen eta beharrezko tratamendua zein den.

 

Eskaera aurkezteko epea

  • Edozein unetan

 

Informazioaren zuzentasuna

  • Sinatzaileak adierazten du emandako datuak zuzenak direla. Datuen faltsutasunak edota ongi ez emateak espedientearen izapidetze okerra eragin dezake; halaber, udalak dagozkion erantzukizunak eska diezazkioke.

 

Datuen babesa

  • Fitxategiaren izena: GIZARTE ZERBITZUEN KUDEAKETA
  • Fitxategiaren xedea: Gizarte zerbitzuen kudeaketa.
  • Aurreikusitako lagapenak: ez da lagapenik aurreikusten.
  • Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, kasu balitz, baita lagatzeko ere.
  • Atzitzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak udalaren aurrean gauzatu daitezke. Informazio gehiago

 

Fitxategiak