Web edukia bistaratu

Haur eta nerabeen eskubideak bermatzeko plana

Adingabeak, eskubide gabeak?

Adingabeak pertsona osoak dira. Txikiagoak tamainan eta gazteagoak adinean; bai, baina pertsona osoak, eskubide guztiekin. Legeek eta gizartearen balioek oinarrizko beharrak, eta behar fisiko eta emozionalak asebeteta edukitzeko eskubidea ematen diete. Hala ere, eskubide guztien artean, garrantzitsuena hauxe: zoriontsu izateko eskubidea. Udalean aspaldi ulertu genuen gure herriko 2.430 haur eta nerabeak babestea gure herriaren etorkizunaren aldeko apustua egitea zela.

Haurtzaro zoriontsuaren garrantzia

Etorkizuna bermatzea guztion erantzukizuna da, ez bakarrik gurasoena edo irakasleena. Nork bere bizitzan oreka izateko, eta nortasun sendo eta osasuntsua izateko, ezinbestekoa da haurtzaroaren eta nerabezaroan pozik bizitzea. Gizartea bidezkoa izan dadin, behar-beharrezkoa da haurrak eta nerabeak babestea, gaurko haur eta nerabeak gure herriaren etorkizun dira eta.

Guztion inplikazioa

Udalak eta Pasaiako herriak elkarrekin egin behar dugu aurrera, adingabeen babeserako ekintzak eta ekimenak proposatzen. Saia gaitezen, bada; eta izan gaitezen guztiok haur eta nerabeen zoriontasunaren osagai. Adingabeek tratu ona behar dute. Pasa hitza!

Web edukia bistaratu



2018ko maiatza: Pasaia, haurren lagun den hiria izateko bidean

Haurren Lagun diren Hirien egitasmoa UNICEFEK 2001ean abian jarritako nazioarteko ekimena da. Ekimen horren helburua da haurren ongizatea bultzatzea, haurren eta nerabeen garapen integrala bermatuko duten udal politikak garatuz, beteire eskubideen ikuspegia aintzat harturik.

UNICEFek, Haurren Lagun diren Hirien zigiluaren bidez, herrietan haur eta nerabeen alde egiten den lana nabarmendu eta aintzatesten du.
Pasaiako Udala zigilu hori lortzeko lehiaketara aurkeztu da. 

Haurren lagun diren hirien zigilua eskuratzeko deialdia bi urtez behin egiten da, eta zigiluak lau urteko iraupena dauka. Datozen hilabeteetan herriek aurkeztutako eskaerak aztertuko ditu Unicefek, eta urrian emango dute ebazpena.

Zigilua lortzeko bidean, Pasaiako Udalak haur eta nerabeen eskubideak bermatzeko egiten duen lana eta adierazitako konpromisoa zehazten dira hiru txosten hauetan.

Informazio gehiago: http://ciudadesamigas.org/

 

 

DIAGNOSTIKOA

Pasaiako haur eta nerabeen egoerari buruzko txostena