Web edukia bistaratu

Enpresentzat oharra 2018ko martxoaren 9an sektore publikoko kontratuen lege berria indarrean jarri dela eta

Sektore publikoko Kontratuen Lege berria 2018ko martxoaren 9an jarri zen indarrean, eta horrek aldaketa ekarriko du, besteak beste, sektore publikoko administrazio eta erakundeek enpresa lizitatzaileekin harremanak izateko moduan.

Horrela, bada, alde batetik, Pasaiako Udalaren lizitazio-deialdi guztiak, dagoeneko, modu zentralizatuan argitaratzen dira, Euskadiko Kontratazio Publikoaren Plataformaren bidez. Plataforma horretatik bertatik kontsulta eta bila daitezke, klik bakar batez, beste administrazio eta erakunde batzuetako deialdiak, bai autonomia mailakoak, bai estatu mailakoak. Halaber, interesekoak diren bilaketa guztietan harpidetzeko aukera egongo da.

Beste alde batetik, legean ezartzen denaren arabera, interesa duten enpresek euren eskaintzak elektronikoki aurkezteko betebeharra dute, eta halaber, lizitazioaren izapide guztia bitarteko elektronikoen bitartez egitekoa.
Azkenik, enpresetarako (pertsona autonomoak barne) berrikuntza nagusia honako hau da: lizitazio elektronikoetan sartzeko eta lizitazioko prozedura zehatz batzuetan parte hartzeko 2018ko irailaren 9tik aurrera ezinbestekoa izango da lizitatzailea Euskadiko edo (estatuko) Sektore Publikoko Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Erregistroan izena emanda egotea.
 
Euskadiko Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Erregistroko funtzionaltasun guztietarako loturak honako hauek dira:
 
Euskadiko kontratazio publikoko plataformak eskura jartzen dituen eskuliburuak:

Horrez gain, plataforman izapiderik ohikoenei buruzko trebakuntza-bideoak jarrita daude.

Halaber, plataforman aurrez aurreko ikastaroak eskaintzen zaizkie berariaz enpresei, Kontratazio Publikoko Sistema Elektronikoaren ikuspegi orokorra eskaintzeko eta aplikazio guztiak modu egokian nola erabili erakusteko. Ikastaro horiek Gasteiztik kanpoko KZGuneetan antolatzeko aukera izango da, baldin eta gutxieneko partaide kopuru bat biltzen bada.