Web edukia bistaratu

Edukiontzien Sistema Berrezartzea


Irailaren 29an, asteartea, Pasaiako udal gobernuak proposamen bat aurkeztuko du udalbatzarrean onartzeko, hain zuzen ere, San Markoko Mankomunitatearekin lankidetza-hitzarmena sinatzeko proposamena, udalerrian hondakinen bilketarako edukiontzien sistema berrezartzeko.

Akordio horrekin gobernu honek Pasaiako herritarrekin hartutako lehenengo konpromisoa beteko du: atez ateko sistema kendu eta edukiontzien sistema ezartzea, materia organikoa biltzeko 5. edukiontzia gehituz.

Udalak hitzarmen hau onartzea izango da lehenengo urratsa. Ondoren, urriaren 7an Mankomunitateko Batzordean onartuko da, eta Mankomunitateak gure esku jarriko ditugu atal ezberdinak jasotzeko beharrezko edukiontziak. Edukiontzi horiek Pasaiako hainbat lekutan jarriko dira.

Edukiontziak kalean jartzeko prozesua mailakatua izango da. Ondorengo egunetan jarriko dira:

  •     Trintxerpen eta San Pedron urriaren 27an eta 28an
  •     Pasai Antxon azaroaren 12an eta 13an
  •     Donibanen, Pasai Antxon ezarri eta handik astebetera

* (Donibanen berezitasun bat izango da: hirigune historikorako edukiontziak oraingo Garbitxokoaren barruan jarriko dira).

Bost edukiontzi jarriko dira, bost atal hauek biltzeko: papera, ontziak, beira, organikoa eta errefusa.

Atez atekoaren aurretik zegoen sistemarekiko berrikuntza dakar sistema honek: bosgarren edukiontzia gehitu da, materia organikoa biltzeko (edukiontzi marroia). Edukiontzi horren erabilera borondatezkoa izango da, eta giltza bat beharko da bertan hondakinak bota ahal izateko.

Kontzientziazio hori lantzeko, Udala jada informazio- eta sentsibilizazio-kanpaina bat prestatzen ari da, edukiontzien sistema berrezartzearekin batera abian jarriko dena, herritarrei ohartarazteko guztion parte-hartzea eta konpromisoa ezinbestekoak direla, eta sortzen ditugun hondakinak birziklatzeko betebeharra dugula, ingurumenaren aldetik gizarte iraunkorrago bat eraikitzeko bidean.