Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Web edukia bistaratu

AZTERKETA HISTORIKOA

Hiru aldi garbi bereiziak hauteman daitezke gure udalerriaren bilakaera demografikoan:

  • XX. mendeari ekitearekin batera arrantza industriaren garapen zorabiagarria gertatu zen (lehen errekuntza-motorrak, barkuen tamainaren handitzea, kontserba industriaren goraldia, etab.); horri erantsi behar zaio eskualde osoko industria-ehunaren hazkunde geraezina, eta bi egitate horiek batera etorkin fluxu garrantzizkoa erakarri zuten eta biztanle hazkunde nabarmena 70eko hamarkadaren erdialdera arte. Erakusgarri gisa, 1950etik 1975era biztanleria 11.773 biztanletatik 22.501era igaro zen, hau da, %90eko igoera izan zuen 25 urteko epean bakarrik. Leherketa demografiko honek arazo franko sortu zuen hainbat arlotan: gizarte, hirigintza edo osasun arloan.
  • 70eko urteetatik aurrera arrantza-krisi sakona jazo zen (ikus Maite Tolosak egindako azterlan interesgarria Euskal Institutu Geografikorako), 70 eta 80ko urteetako industria-birmoldaketarekin areagotua, eta horrek guztiak alderantzizko joera indartu zuen, biztanle-gutxitze aro bat ekarri zuen XX. mendearen amaierara arte. 1975etik 2000ra, 25 urtean bakarrik, 22.500 biztanle izatetik 15.400 izatera igaro zen.
  • XXI. mendea hastearekin ikusten da egonkortasun nabarmeneko fase bati ekin zaiola biztanleriari dagokionez, eta gaurdaino irauten du hazkunde begetatibo txikiekin.
 

Web edukia bistaratu

BILAKAERA BARRUTIKA

  • Trintxerpe: Mende honen lehen bost urtekoan 350 biztanle irabazi zituen, baina pixkanaka jaisten joan da. Azken urteetan egonkor jarraitzen du, 5.900 biztanle inguruan.
  • Antxo: Azken urteetan gehien hazi den barrutia da, batez ere Campsa eta Luzuriagako lehengo lursailen urbanizazioagatik. Gaur egun 5.250 biztanle inguru ditu.
  • San Pedro: Antxon bezala, Esnabide kalearen hirigintza-eraldaketak 3.000 biztanletik gora haztea ahalbidetu dio San Pedrori.
  • Donibane: Biztanleak galtzeko joera txiki bat nabari da barruti horretan; gaur egun 2.300 biztanle inguruan dabil.
 
Web edukia bistaratu

ZAHARTZEA

Pasaiak biztanle piramide erregresiboa du, erdiko zona baino oinarria estuago duela, eta adineko biztanleen kopuru handi samarrarekin. Eremu garatuetako piramide tipikoa da, jaiotze- eta heriotza-tasa baxuekin eta hazkunde natural baxuarekin. Beraz, zahartutako gizartea da eta zahartzeko joera duena.

Pasaiako biztanleen batezbesteko adina 42,8 urtekoa da. Emakumeen artean batezbestekoa 44,5 urtekoa da, eta gizonena 41ekoa.

 
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
 

Web edukia bistaratu
 
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
 
Web edukia bistaratu