Web edukia bistaratu

"Alkartasuna" Dantza Taldea

Alkartasuna Euskal Dantza Taldean Euskal Herri osoko jatorrizko dantzak erakusten ditugu. Horregatik mugaren bi aldeetako dantzak eskaintzen ditugu, lurralde guztian errepikatzen diren ezaugarrietan oinarrituz, muga geografiko eta politikoen gainetik.

 

ALKARTASUNAREN HASIERAKO HISTORIA LABURRA

1961. urtean Antxoko 8 neska Pili Orruño euskal dantza irakaslearekin harremanetan jarri ziren, eta Villa Cristetan egiten ziren saioetara hurbildu ziren.

1963an, zozo-dantzan mutilen parte-hartzea ezinbestekoa zenez gero, hainbat mutil Antxotar erakarri zuten, fandango eta arin-arinak ikasteko.

Behin ikasten hasita, dantza talde bat osatzea otu zitzaien, eta 1964. urtean Juventud Pasaitarra ALKARTASUNA elkartearen barruan dantza taldea sortu zuten, elkartearen izen berarekin.

1966ko urtarrilaren 12an  “Grupo de Bailes Vascos Alkartasuna” taldea  eratu zen honako Zuzendaritza Batzordearen gidaritzapean: lehendakaria, Ricardo del Pozo; lehendakariordea, Pili Orruño; idazkaria, Juanjo Amunarriz; eta diruzaina, Nieves Uranga.

Nahiz eta 1964tik aurrera dantza talde bezala aritu, Alkartasuna Dantza Taldearen izenarekin lehen emanaldia Don Boscon izan zen 1966-XII-26an.

Alkartasuna Euskal Dantza taldeak “Euskadiko Gipuzkoar Aurresku Txapelketa” prestatu eta ospatu izan du, 1981.urtetik hasi eta 25 urtez. 2005. urtean txapelketaren 25.urteurrena ospatzen zen urtean, azken aldiz antolatu zuen; txapelketak aurreskua berreskuratzeko izan zuen helburua beteta zuela ikusi genuenean.

 

URTEROKO EKITALDIAK

Urtean zehar Pasaiako herriari zuzendutako hamaika ekitaldi antolatzen ditugu; euskal dantzez gain, euskal ohiturak herriari gerturatzeko asmoz.

OTSAILA

  •     4: Santa Agedako koplak.

MAIATZA

  •     Azken larunbata:  Alkartasunaren aurkezpena.
  •     Azken igandea: Alkar–Txikiren aurkezpena.
  •     Hamabostaldi kulturaleko ekitaldiak: ikastaroak, hitzaldiak...

EKAINA

  •     Lehenengo larunbata: Sagardo Jaia.
  •     Hamabostaldi kulturaleko ekitaldiak: ikastaroak, hitzaldiak...
  •     23: San Juan sua.

ABENDUA

  •     Bigarren igandea: Atzegin emanaldia.
  •     24 Olentzero txikia.
  •     Pasaiako Zaharren Egoitzan emanaldia.
  •     31 urte zaharreko kopla zaharrak

BESTE BATZUK

  •     Euskal herriko inauteriak ezagutzeko irteerak.
  •     Nazioarteko jaialdietan parte-hartzeak.
  •     Emanaldiak: herrietako jaiak, omenaldiak, ezkontzak...
  •     Dantzari Txiki eguna.
  •     Alkartasunako partaide ohien afaria.

 

NAZIOARTEKO JAIALDIAK (TALDEAREN ERAKUSTALDI ESANGURATSUENAK)

1973 Tarbesko Nazioarteko Jaialdia (Frantzia):  1. saria.
1974 Dijoneko Nazioarteko Jaialdia (Frantzia):  2. saria.
1978 Rodezeko Nazioarteko Jaialdia (Frantzia).
1979 Rodezeko Nazioarteko Jaialdia (Frantzia).
1980 Montseverouxeko Nazioarteko Jaialdia (Frantzia): Grenobleko Urrezko Domina.
1982 Haifako Nazioarteko Jaialdia (Israel).
1983 Rodezeko Nazioarteko Jaialdia (Frantzia).
1984 Glasgoweko Nazioarteko Jaialdia (Eskozia).
1985 Torinoko Erakustaldi Jaialdia (Italia) eta Mendeko Jaialdia (Frantzia).
1986 Zielona Gorako Nazioarteko Jaialdia (Polonia) eta Lodiko jaiak (Italia).
1987 Torinoko Erakustaldi Jaialdia (Italia) eta Montseverouxeko 25. Nazioarteko Jaialdian (Frantzia).
1988 Milan Hiriko Comuneak  gonbidaturik, erakustaldia (Italia).
1989 Alicanteko San Juanen Erakustaldi Jaialdia (Espainia).
1992 Neckartailfingenko Nazioarteko Jaialdia (Alemania).
1994 Olorongo Festival folklorique des Pyrenees (Frantzia).
1996 Daxeko Jaialdia (Frantzia).
1996 Olorongo Festival folklorique des Pyrenees  (Frantzia)  eta Rodezeko Nazioarteko Jaialdia  (Frantzia).
1997 Vigoko Jaialdia (Galizia).
1999 Festival Internacional de Folklore Guimaraes  (Portugal)  eta Festival Internacional de Folklore de Rio  (Portugal).
2001 Festival Lent, Maribor (Eslovenia).
2002 20. Miedzinarodowy Festiwal Folkloru, Zielona Gora  (Polonia).
2003 17th International Folk Dance Festival  Edimburgo  (Eskozia).
2006 Festival Internacional de Cantonigros  (Katalunia):   2. saria.
2008 Festival Internacional de Folklore de Rio  (Portugal).
2009 Folklor Bezharanik Ostrava (Txekia).

 

ENTSEATZEKO  LEKUAK

Alkartasunak urteetan zehar herriko hainbat elkarteek utzitako hamaika lokaletan egin izan ditu entseguak; ibilbide hau luzea eta neketsua izan da batzuetan.

Villa Cristeta – Elizako etxabeak – La Fraternidad (gaur egungo BM supermerkatua) – La Asunción (Mira Kruz gainean 73-77 urteetan) – Antxoko Batzokia – La Anunciata – Gaztetxea  – La Anunciata – San Pedroko udal gimnasioa - Kultur Etxea – Azoka.

Gaur egun Alkartasunak eta Alkar-Txikik entseguak Azoka berrituaren goiko solairuan egiten dituzte, eta beren lokala ere bertan dute.

 

ALKAR TXIKI

1981. urtearen inguruan herriko ume eta gaztetxoei euskal dantzak erakusten hasi ziren Alkartasuna Dantza Taldeko partaideak.
   
Ikasturtean zehar, irailetik ekainera bitartean, 6-15 urte bitarteko hainbat gazte talde sortzen dira, euskal dantzak ikasteko, dantzatzeko eta ondo pasatzeko asmoz.

Gaur egun 60 neska/mutil inguru ari dira Alkar-Txiki taldean entseatzen, eta ikasitako dantzak erakusten; bai Pasaian eta baita Euskal Herriko beste herrietan ere.

 

HARREMANETARAKO

ALKARTASUNA EUSKAL DANTZA TALDEA
Posta kutxa: 82
20.110 Pasaia
alkartasuna@alkartasuna.org
Tel: 660577906 (Eneko)