Web edukia bistaratu

Bizikletan badiari bira

Jada badira bi urte Pasaiako Udalak helduentzako bizikleta ikastaroak eskaintzen dituela ekainean. Horrez gain, bizikletak "elektrifikatzeko" tailerrak ere antolatu izan ditu, eta bi ikastaro horiek arrakasta handia izan dute herrian. Guztira 100 bat lagunek jaso dute orain arte eskainitako prestakuntza. Ikastaro horien jarraipen moduan, eta erabiltzaile horien eskaerari erantzuteko asmoarekin, hilean behin taldeko irteera gidatuak antolatuko dira, Pasaiako Udaleko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Saila azken urteetan bultzatzen ari den Badia Aktiboa estrategiaren barruan. 

Egitasmo honen bitartez, ohitura osasuntsuak sustatzeaz gain, garraio jasangarriaren eta inguruan ditugun bide berdeen erabilera sustatu nahi da.

Noiz?

Hilabete bakoitzeko lehen asteartean egingo dira irteerak, eta edonork parte har dezake. 

Zer behar da?

Bizikleta eta kaskoa. Bizikletarik ez dutenek, udaleko Bizi-badia mailegu zerbitzua erabili dezakete, egun horietan bizikleta eskuratzeko. 

Ordua

Irteerak goizeko 10:00etan izango dira. 

Behar-beharrezkoak

Bizikleta eta kaskoaz gain, arropa erosoa eta ur botila eramatea gomendatzen dugu. 
Eguraldia oso txarra balitz, plangintza alternatiboak proposatuko ditugu, esate baterako, indoor bizikleta, eta bizikleta mantentzeko tailerrak, besteak beste 

Ibilbidea

60-90 minutu bitartekoa izango da. Ibilbidearen zati gehienak ordekan izango dira, eskakizun maila baxukoak, alegia. Dena den, ibilbideek eguraldi txarragatik edota bestelako arrazoiengatik aldaketak izan ditzakete.

A IBILBIDEA B IBILBIDEA
10:00 San Pedroko gimnasioa 10:00 Antxoko Ibaiondo frontoia
10:05 Trintxerpeko Alkateordetza 10:15 Herrerako topo geltokia
10:20 Antxoko Ibaiondo frontoia Donostiako bidegorria
Oiartzungo ibaiko bidegorria  

Bizikletaz, inguruko bidegorriez eta konpainia ezin hobeaz gozatu nahi baduzu, ez eduki zalantzarik eta animatu.

Izen-ematea eta antolakuntza

634 555 049 telefonoan edo   aktibatu@pasaia.net helbidean eman daiteke izena. Irteerak dinamizatzeko, eta deialdiak, azken momentuko informazioa edota bestelako oharrak modu eraginkorrean partekatzeko, izena ematen dutenekin whatsapp talde bat sortuko da.