Web edukia bistaratu

1.- Donibaneko Kirolgunea

  • Astelehenetik ostiralera 9:00-21:00.
  • Larunbatetan 9:00-19:00, Igandeetan 9:00-13:00. 
  • Donibane kalea 1. 943345371

2.- Trintxerpeko Kirolgunea 

  • Astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 / 16:00-21:00. 
  • Larunbatetan9:00-13:00. Igandeetan 9:00-13:00. 
  • 943399753 Euskadi etorbidea zk.g. Azoka eraikina.

3.- Antxoko Ibaiondo pilotalekua

  • Egunero arratsaldez eta irekiera-ordutegiaren arabera.

4.- Kirol Saila  (Trintxerpe)

  • Astelehentik ostiralera 8:00-14:30. 
  • Euskadi etorbidea, 61. 943004330

5.- San Pedroko Gimnasioa

  • Eskaera bidezko mailegu puntua
  • 943004330 kirolak@pasaia.net

Modalitateak

  • A. Pasaiako kirolguneetako bazkideentzat doakoa abonu-modalitatea iraungi arte.
  • B. Pasaian erroldatuta dauden eta kirolguneetako bazkide ez diren herritarrek urteko txartela eskuratu beharko dute 10 euroren truke.
  • C Pasaian erroldatuta ez daudenek erabilera bakoitzeko ordainduko dute, tarifa hauen arabera:
    • 1,5 ordu: 5 €
    • 3 ordu: 8 €
    • Goiza edo arratsaldea: 12 €
    • Eguna: 18 €

Bizikleta hartzeko

Izena emazu zerbitzuan. Alta eman eta sistema erabiltzeko baldintzak sinatu behar dituzu. Erabiltzaile izateko alta eman beharra dago, eta adinez nagusi izan beharra ere bai. 16 urtetik gorakoak ere izan daitezke erabiltzaile, behar bezala identifikaturiko legezko tutorearen baimena izanez gero. 

Zoaz ezarritako ordutegiaren barruan udalerriko edozein mailegu-puntutara, eta adierazi harreragileei bizikleta nahi duzula.

Bizikletaren giltza lortuko duzu; giltzarrapoa askatu beharko duzu eta hura bizikletari lotu.

Bizikleta erabiltzeko

Begiratu ondo ea bizikleta egoera onean dagoen, zure ardura da hori.  Hala ez bada, jakinarazi harreragileei. Akatsen bat aurkituz gero, beste bizikleta bat eskainiko zaizu.

Bizikleta Pasaian, Donostian eta Oarsoaldeko udalerri guztietan erabili ahal izango duzu denbora-mugarik gabe egun osoan.

Erabiltzaileek Zirkulazio Orokorreko Araudia eta indarreko udal ordenantza errespetatu beharko dituzte momentu oro.

Erabiltzaileak behartuta daude bizikletak mailegatzeko udal zerbitzua egoki erabiltzera, ahalik eta ardura gehienaz jokatuz. 

Bizikleta beti aparkatu behar da horretarako dauden lekuetan.

Bizikleta bueltatzeko

Bizikleta itzultzeko mailegu-puntu batera joan, eta adierazitako lekuan aparkatuko duzu bizikleta. Giltzarrapoa jarri bizikletari, eta ondo ainguratu bizikleta-aparkalekuetan. Azkenik, itzuli giltza toki bakoitzeko harreragileei.

Zalantza edo istripuren bat izanez gero, jar zaitez harremanetan mailegu-puntuekin edo udaltzainekin.

Bestelakoak

Galdu, ebatsi edo lapurtuz gero, 8 orduko gehieneko epean salatu beharra daukazu, eta halaber, horren berri eman behar duzu mailegu-punturen batean edo Udaltzaingoan. Era berean, aurkeztutako salaketaren kopia bat entregatu behar duzu alta emateko bulegoetan, salaketatik 16 orduko gehieneko epean, edota hurrengo baliodun egunean. Salaketarik aurkeztu ezean, baja emango zaio erabiltzaileari eta dagokion zehapena ezarriko zaio. 

Argibide gehiago nahi izanez gero, mailegu-puntu bakoitzeko langileekin jarri harremanetan.

Informazio gehiago:

943 004 330

kirolak@pasaia.net

Bizikletarik badagoen begiratu:

www.bizibadia.pasaia.org