Web edukia bistaratu

Birziklapena

Birziklatu zalantzarik gabe

Edukiontzi urdina

Edukiontzi marroia

Kasu: Edukiontzi marroien giltzen banaketa

Edukiontzi berdea
Edukiontzi horia
Gida. Eduki beti eskura (pdf 1,1 Mb)
Altzari zaharren bilketa
Informazio bulegoa
Bilketari buruzko berriak
Erabakiak eta dokumentuak

 

 EDUKIONTZI URDINA

  •     PAPERA: egunkariak, aldizkariak, propaganda, fakturak, erreziboak, apunteak, erosketa tiketak, paperezko poltsak (azukrea, arroza), opari papera...
  •     KARTOIA: kartoi tutuak, kartoizko, kaxak (zapatak, arrautzak, detergentea, galletak...) eta kartoizko bilgarriak (jogurtak, aurrekozinatuak...).

 

 EDUKIONTZI MARROIA

  •     LANDARE JATORRIZKO HONDAKINAK: frutak, barazkiak, lekaleak, pasta eta arrozak, fruta-hezurrak, lore eta landareak, alpistea, baratzeko hondakinak, belarra eta inausketako hondakinak.
  •     ANIMALIA JATORRIZKO HONDAKINAK: haragia, arrautzak, arraina eta mariskoa (oskolak edo azalak), haragi- eta arrainhezurrak eta gazta (bere azala ere bai).
  •     Eta hauek ere bai:  Kafe-hondarrak eta kafe-iragazkiak eta infusio-poltsak. Sukaldeko papera, paperezko ezpainzapiak, madalenapaperak eta kartoizko arrautza-ontziak zikinak badaude. Ogia, gailetak eta opilak. Arrautza-oskolak eta fruitu lehorren azalak. Kortxo naturalezko tapoiak, txotxak.

 

 EDUKIONTZI BERDEA

  •     BEIRAZKO BOTILAK: ura, ardoa, sagardoa, freskagarriak, ozpina, zukuak...
  •     BEIRAZKO POTEAK: jogurta, barazkiak, lekaleak, mermeladak...
  •     BEIRAZKO ONTZIAK: kosmetikoak, perfumeak...

 

 EDUKIONTZI HORIA

  •     PLASTIKOZKO ONTZIAK: plastikozko botilak (ura, zukuak, olioa, freskagarriak, esnekiak, ozpina...), elikagaien plastikozko ontziak (maionesa, ketchup, jogurtak, aurrekozinatuak...), plastikozko bildukiak (opilak, azukrea, galletak, zerealak, goxokiak, hestebeteak, arrautzak...), plastikozko sareak (laranjak, lekak, intxaurrak...), norbere garbitasunerako plastikozko ontziak (kolonia, xanpua, hortzetako pasta, kremak...), garbikarien plastikozko ontziak (xaboia, leungarria...), plastikozko tapak eta tapoiak, poliestirenozko ontziak eta erretiluak (gazta, fruta, arrautzak...).

  •     METALEZKO ONTZIAK: metalezko kontserba latak (olibak, zainzuriak, atuna, piperrak, barazkiak...), aluminiozko papera, aluminiozko moldeak (flana, aurrekozinatuak...), aluminiozko poltsak (kafea, patata-purea, galletak...), metalezko tapak.

  •     BRIK ONTZIAK: edarien brikak (zukuak, esnea, ardoa...), elikagaien brikak (galletak, tomatea, saldak, esnekiak...).