Web edukia bistaratu

Bide Publikoa Okupatzea Mahai eta Aulkiekin

KONTZEPTUA EDO DEFINIZIOA
Bide publikoa mahai, aulki eta antzeko elementuekin okupatzea, negozioaren mesederako.
 

IZAPIDETZEA

ESKAERA-ORRIA bete behar da (orri honen bukaeran aurkituko duzu) eta udal Erregistro Orokorrean utzi, edo bestela Internet bidez egin. Beraz:

  1. Erregistro Orokorraren egoitza: Donibane kalea 19, 20110 Pasaia.
  2. Internet bidez:

Oharra: Internet bidez sartu ahal izateko, Pasaiako udalak onartzen duen IDENTIFIKAZIO SISTEMA bat eduki behar da.

BEHAR DIREN AGIRIAK, ETA HORIEK NOLA LORTU

  • Jardueraren datuak (udal lizentzia, Jarduera Ekonomikoen Zerga, Identifikazio Fiskaleko Zenbakia).
  • Kokapen-planoa, gutxienez 1:100 eskalakoa, alderdi hauek adierazten dituena: instalazioak okupatuko duen azalera (4 m2 mahaitxo bakoitzeko), jarriko diren elementuen banaketa, alboko babesak eta abar. Halaber, beste alderdi hauek ere irudikatu behar dira planoan: fatxadaren luzera eta espazio libreak, hiri-elementuak (trafiko-seinaleak, zuhaitzak, aulkiak, zutabeak, hiri-altzariak...), eta udal zerbitzuetan sor daitezkeen gorabeherak (ura, saneamendua, gasa...).
  • Alboko etxebizitza eta lokalen baimena dutela ziurtatu behar dute, hala eskatzen denean.

BULEGOKO ORDUTEGIA
9:00-14:30
HARREMANETARAKO
Telefonoa (Pasaiako Udaltzaingoa): 943 004300
e-posta: udaltzain@pasaia.net
EPEA
Eskaera edozein momentutan egin daiteke.
ZENBATEKOA

  • Eskatzaileak Udal Gordailuzaintzan ordaindu beharko ditu udal eskubideak, likidazioa egin eta eskatzaileari jakinarazi ondoren, indarrean dauden zerga-ordenantzen arabera. Zenbatekoa jakiteko, begiratu Zerga-Ordenantzen 08-03. atala.
  • Halaber, lizentziaren jabeak, lizentzia jaso aurretik, 300€ko fidantza edo banku-abala jarri beharko du.

BESTE HAINBAT OHAR INTERESGARRI
Baldintza hauetan arauturikoaz gain, Bide publikoan terrazak eta mahaitxoak jartzeko udal ordenantza arautzailea aplikatuko da.

DATUEN BABESA
Prozedura honen bidez eskuratutako datu pertsonalak adierazitako izena eta helburua duen fitxategian jasoko dira; fitxategiaren erantzulea Pasaiako Udala da.

  • Fitxategiaren izena: UDALTZAINGOA: GORABEHERAK
  • Fitxategiaren xedea: Udaltzaingoan jasotzen diren gertakariak
  • Aurreikusitako lagapenak: Ez da lagapenik aurrikusten

Fitxategiaren berri eman zaio Datuak Babesteko Euskal Bulegoari, eta datuen segurtasuna bermatzeko behar diren segurtasun neurriak dauzka. Edonola ere, eskabide-orria sinatzeak esan nahi du eskatzaileak baduela honen guztiaren berri, eta ados dagoela bere datuak adierazitako helbururako erabiltzeko, baita goian adierazitako helbururako datuak lagatzeko ere.
Eska liteke emandako datuak eskuratzea, bai eta datu horiek zuzentzea, baliogabetzea eta aurka egitea ere, betiere indarreko legediak xedatutakoa kontuan hartuta. Horretarako, eskaera bat bidali behar zaio, idatziz, udalean datuak erabiltzeko ardura duen pertsonari, ondorengo helbidera:
PASAIAKO UDALA / Ayuntamiento de Pasaia
Donibane kalea 19, 20110 PASAIA
Eskaerak datu hauek izan behar ditu: izen-abizenak, jakinarazpenetarako helbidea, eskatzen dena zehatz-mehatz adierazita, data, interesdunaren sinadura eta fitxategiaren izena.
Informazio gehiago: DATUEN BABESA
Azkenik, eskatzaileak adierazten du eman duen informazioa benetakoa dela; ez duela berarentzat kaltegarria izan daitekeen informaziorik ezkutatu edo aldatu; eta badakiela benetakoa ez den daturen bat emanez gero, edo daturen bat ezkutatuz gero, ezin izango dela zerbitzua behar bezala eman.

 

Fitxategiak