Web edukia bistaratu

Obra Bitarteko Lagungarriak Jartzea

KONTZEPTUA EDO DEFINIZIOA
Lizentzia eskuratzea, hesiak, aldamioak, edukiontziak, karga-jasogailuak, plataforma jasotzaileak, garabiak, siloak, eta obretako bestelako elementu lagungarriak bide publikoan jartzeko, edo elementu horiekin bide publikoaren hegala okupatzeko; eta espazio publikoetan obra partikularrak egiteko zangak irekitzeko.

BEHAR DIREN AGIRIAK, ETA HORIEK NOLA LORTU
Honako dokumentazioa aurkeztu behar da:

  • Tutu-aldamioak:
    • 7 m garai edo txikiagoa bada: Jartzailearen krokisa, oin- eta altxaera- planoak barne.
    • 7m.-tik gorakoa bada: Aldamioa jartzeko proiektua (bi ale), teknikari gaitu batek sinatua, eta dagokion elkargoak onartua.
    • 30 m-tik gorakoa bada, kalkulu-memoria erantsi beharko da.
  • Aldamio esekiak: Teknikari gaitu batek egindako txostena, dagokion elkargoak onartua.
  • Haga gaineko plataforma jasotzaile motordunak: Teknikari gaitu batek egindako txostena, dagokion elkargoak onartua.
  • Dorre itxurako garabiak:
    • Garabia jartzeko proiektu teknikoa (bi ale), teknikari gaitu batek egina, eta dagokion elkargoak onartua.
    • Alderdi hauek zehaztu behar dira: garabi-besoak gehienez eraman dezakeen zama, besoaren luzera, eragin-eremua, eta oinezkoak eta ibilgailuak babesteko hartuko diren neurriak.
  • Karga-jasogailua: Teknikari gaitu batek egindako txostena (bi ale), dagokion elkargoak onartua.
  • Materialak jaso eta jaisteko beste bitarteko batzuk: Aparailua nola jarriko den zehazten duen krokisa, eta oinezkoak eta ibilgailuak babesteko aurreikusi diren neurriak.
  • Mortero-zuloak:
    • Txosten teknikoa.
    • Makinen Segurtasunaren Araudia, Behe Tentsioko Araudi Elektroteknikoa eta indarrean dauden gainontzeko legeak bete behar dira.

Kasu guztietan, zanga irekitzeko edota edukiontziak edo 7 m. edo gutxiagoko altuerako tutu moduko aldamioak jartzeko ezik, erantzukizun zibileko asegurua: 601.012,10 € gutxienez.
Plataforma jasotzaile motordunak, dorre itxurako garabiak, zamak igotzekoak eta elikatze elektrikoa duten materialak jaso eta jaisteko beste bitartekoak jartzeko, Igogailuen Araudian, Makinen Segurtasuneko Araudian, Behe Tentsioko Araudi Elektroteknikoan eta gai horri buruzko gainontzeko legeetan ezarritakoa bete beharko da.
Goian adierazitako instalazio guztiak, 1215/97 eta 1627/97 errege dekretuetan xedatutakoa ere bete beharko dute.

IZAPIDETZEA

ESKAERA-ORRIA bete (orri honen bukaerak aurkituko duzu) eta udal Erregistro Orokorrean utzi aukera hauetaz baliatuz:

  1. Erregistro Orokorraren egoitza: Donibane kalea 19, 20110 Pasaia.
  2. Internet bidez:

Oharra: Internet bidez sartu ahal izateko, Pasaiako udalak onartzen dituen IDENTIFIKAZIO SISTEMA bat eduki behar da.

BULEGOKO ORDUTEGIA
8:00-14:00
HARREMANETARAKO
Telefonoa: 943 344223  - 943 344224
e-posta: hirigintza@pasaia.net
EPEA
Eskaera edozein momentutan egin daiteke.
ZENBATEKOA
Eskatzaileak Udal Gordailuzaintzan ordaindu beharko ditu dagozkion udal eskubideak, udalak likidazioa egin eta hari jakinarazi ondoren, indarrean dauden Zerga-ordenantzen arabera. Kasuan kasuko zenbatekoa jakiteko, begiratu Zerga-Ordenantzen 07-20. atala.

BESTE HAINBAT OHAR INTERESGARRI
Fidantza jarri beharko dute, eskatutako instalazioarekin eragin ditzaketen kalteei erantzuteko. Fidantzaren zenbatekoa elementu-motaren eta okupatuko duten metro kopuruaren araberakoa izango da.

DATUEN BABESA
Prozedura honen bidez eskuratutako datu pertsonalak adierazitako izena eta helburua duen fitxategian jasoko dira; fitxategiaren erantzulea Pasaiako Udala da.

  • Fitxategiaren izena: HIRIGINTZ KUDEAKETA
  • Fitxategiaren xedea: Hirigintza arloko gaien kudeaketa
  • Aurreikusitako lagapenak: Ez dira lagapenak aurrikusten

Fitxategiaren berri eman zaio Datuak Babesteko Euskal Bulegoari, eta datuen segurtasuna bermatzeko behar diren segurtasun neurriak dauzka. Edonola ere, eskabide-orria sinatzeak esan nahi du eskatzailea guzti honen jakitun dagoela, eta onespena ematen duela bere datuak adierazitako helbururako erabiltzeko, baita goian adierazitako helbururako datuak lagatzeko ere.
Emandako datuak atzitzea eska daiteke, bai eta datuak zuzentzea, ezereztea eta aurka egitea ere, beti ere indarreko legediak xedatutakoa kontuan hartuta. Horretarako, eskaera bat bidali behar zaio, idatziz, udalean datuak erabiltzeko ardura duen pertsonari, ondorengo helbidera:
PASAIAKO UDALA / Ayuntamiento de Pasaia
Donibane kalea 19, 20110 PASAIA
Eskaerak datu hauek izan behar ditu: izen-abizenak, jakinarazpenetarako helbidea, eskatzen dena zehatz-mehatz adierazita, data, interesdunaren sinadura eta fitxategiaren izena.
Informazio gehiago: DATUEN BABESA
Azkenik, eskatzaileak adierazten du eman duen informazioa benetakoa dela; ez duela berarentzat kaltegarria izan daitekeen informaziorik ezkutatu edo aldatu; eta badakiela benetakoa ez den daturen bat emanez gero, edo daturen bat ezkutatuz gero, ezin izango dela zerbitzua behar bezala eman.

 

Fitxategiak