Web edukia bistaratu

Aurkezpena

PASAIAKO ELKARTEAK INDARTZEKO PROIEKTU BERRI BAT

2010eko apirilaren 26an aurkeztu zitzaien Pasaiako herritarrei e! pasaiako elkarteak hemen gaude, pasa hitza proiektua.

Haur eta nerabeekin lan egiten duten elkarteak biltzen ditu eta elkarteen dinamika biziberritzea du helburu. Elkarteetan lan egiteko ilusioa berpiztu nahi du proiektuak eta pasaitarrak elkarteetara erakarri: haur eta nera-beak, begirale eta entrenatzaileak eta generazio berriak zuzendaritzetarako erreleboak egiteko.

Proiektua elkarlanean gauzatzen ari da, elkarteetako ordezkariak eta udal ordezkariak urtebete daramate el-karrekin lanean horretarako sortu diren lan-talde mistoetan; Kezkak eta beharrak konpartitzen eta hauek bide-ratzeko irtenbideak adosten eta erabakitzen. Hitz batean, denon artean pentsatzen eta erabakitzen dugu zer egin eta nola egin.

Momentuz haur eta nerabeekin diharduten elkarteak bildu badira ere, aurrerago, proiektuak indarra hartzen duen einean, Pasaiako gainerako elkarteak ere biltzea da asmoa.

(Orri honen bukaeran prentsaurrekoan zabaldu zen testua aurkituko duzu eta proiektuaren biorrikoa)

 

Fitxategiak