Web edukia bistaratu

Aurka Egiteko Eskubidea

KONTZEPTUA EDO DEFINIZIOA
Herritarrek eskubidea dute udalak egiten duen datu tratamendu bati aurka egiteko, baita aldez aurreko adostasuna beharrezkoa ez den kasuetan ere; baldin eta herritarraren egoera pertsonala dela-eta, arrazoi sendo eta legitimoak badaude.
Interesdunak edonoiz egin diezaioke aurka datu tratamendu bati, aurretik adostasuna eman badu ere (adostasuna beharrezkoa den kasuetan).
 

IZAPIDETZEA

ESKAERA-ORRIA bete (orri honen bukaerak aurkituko duzu) eta udal Erregistro Orokorrean utzi aukera hauetaz baliatuz:

  1. Erregistro Orokorraren egoitza: Donibane kalea 19, 20110 Pasaia.
  2. Internet bidez:

Oharra: Internet bidez sartu ahal izateko, Pasaiako udalak onartzen dituen IDENTIFIKAZIO SISTEMA bat eduki behar da.

BULEGOKO ORDUTEGIA
9:00-14:30
HARREMANETARAKO
Telefonoa: 943 344034
EPEA
Eskaerei erantzuna emateko epea: hilabete.
ZENBATEKOA
Doan.
BESTE HAINBAT OHAR INTERESGARRI

DATUEN BABESA
Prozedura honen bidez eskuratutako datu pertsonalak adierazitako izena eta helburua duen fitxategian jasoko dira; fitxategiaren erantzulea Pasaiako Udala da.

  • Fitxategiaren izena: AZEA ESKUBIDEEN ESKATZAILEAK (fitxategi hau onartzeko prozesuan dago)
  • Fitxategiaren xedea: Datu pertsonalen babesari buruzko eskaeren kudeaketa
  • Aurreikusitako lagapenak: Ez dira lagapenak aurrikusten

Fitxategiaren berri eman zaio Datuak Babesteko Euskal Bulegoari, eta datuen segurtasuna bermatzeko behar diren segurtasun neurriak dauzka. Edonola ere, eskabide-orria sinatzeak esan nahi du eskatzailea guzti honen jakitun dagoela, eta onespena ematen duela bere datuak adierazitako helbururako erabiltzeko, baita goian adierazitako helbururako datuak lagatzeko ere.
Emandako datuak atzitzea eska daiteke, bai eta datuak zuzentzea, ezereztea eta aurka egitea ere, beti ere indarreko legediak xedatutakoa kontuan hartuta. Horretarako, eskaera bat bidali behar zaio, idatziz, udalean datuak erabiltzeko ardura duen pertsonari, ondorengo helbidera:
PASAIAKO UDALA / Ayuntamiento de Pasaia
Donibane kalea 19, 20110 PASAIA
Eskaerak datu hauek izan behar ditu: izen-abizenak, jakinarazpenetarako helbidea, eskatzen dena zehatz-mehatz adierazita, data, interesdunaren sinadura eta fitxategiaren izena.
Informazio gehiago: DATUEN BABESA
Azkenik, eskatzaileak adierazten du eman duen informazioa benetakoa dela; ez duela berarentzat kaltegarria izan daitekeen informaziorik ezkutatu edo aldatu; eta badakiela benetakoa ez den daturen bat emanez gero, edo daturen bat ezkutatuz gero, ezin izango dela zerbitzua behar bezala eman.

 

Fitxategiak