Web edukia bistaratu

"Antxotarrok Historia Mintegia"

Bere web orritik hartuta, www.antxo.com

Antxotarrok Historia Mintegia irabazi asmorik gabeko kultur elkartea da.

Gure helburuak dira Antxoren eta antxotarren historia ikertu eta zabaltzea euskarri desberdinen bitartez, gure ondarea den oro berreskuratu eta zaintzea, eta euskara arta bereziz landuko dugun kultur dinamika bat sortzea.

Uste dugu geure buruari ezarri dizkiogun helburuak betez, Antxo topaketa eta kontzientzia leku bihurtu zuten balioak transmitituko ditugula azken finean.

Irune Arnaez, Iñaki Becerra, Ricardo del Pozo, Koldo Izagirre, Juantxo Linazasoro, Felipe Maya, Pedro Perez Amuchastegui, Xabier Portugal, Txema Ruiz eta Jabi Zubizarreta izan gara sortzaileak.