Web edukia bistaratu

Pasaia Abesbatzak “Antonio José” Abesbatza Lehiaketa Nazionala Irabazi Du Burgosen

Pasaia Abesbatzak “Antonio José” Abesbatza Lehiaketa Nazionala irabazi zuen. Pasa den Urriaren  11an eta 12an  izan zen Burgosko Principal antzokian. Lehiaketa larunbatean hasi zen, Espainia guztitik etorritako zazpi abesbatzen emanaldiekin. Kanporaketa horretan lau finalista hautatu ziren, eta horiek lehiatu ziren igandean.

Azkenen, Pasaia Abesbatzak irabazi zuen, sailkatutako beste abesbatzen aurretik geratu zelako: Coral Polifonica Benicarlanda (Castelló), Coro Cantabile (A Coruña) eta Coro Joven de la Orquesta Sinfonica de Galicia (hau ere A Coruñakoa). Gaur egun 35 lagunek osatzen dute Pasaia Abesbatza, gehienak kantu eta hainbat instrumentutako ikasleak eta irakasleak dira; eta Isabel Manteconek zuzentzen du 2003ko irailaz geroztik.

Abesbatza guztiek derrigor abestu behar zuten “RONDINO” obra, (Beethoven-Kreisler) Antonio Joséren bertsioa, eta beste hainbat aukerako obra. Pasaia Abesbatzak “Tres Cantos Burgaleses” obra estreinatu zuen, J. Elberdin konpositore eta abesbatzako kideak bereziki lehiaketa horretarako konposatu zuena.
Lehiaketako epaimahaikideak hauek izan ziren: Mariano Pilar, abesbatza zuzendaria eta Burgosko Federazioko zuzendari teknikoa; Juan Gabriel Martinez, Burgosko Orfeoiaren zuzendaria; Enrique Azurza, abesbatza zuzendaria; eta Alejandro Yagüe eta José Antonio Galindo konpositoreak.

Pasaia Abesbatzak obra hauek interpretatu zituen:
-Tres Cantos Burgaleses...............Josu Elberdin
- Herr, nun lässest du....................Félix Mendelson Bartholdy
- Gloria...........................................Vytautas Miskinis

Parte hartu zuten abesbatzak:
- Asociación Coral Mariyén de Tavernes de la Valldigna (Valentzia)
- Coral Polifónica Benicarlanda. (Benicarló Castellón)
- Coral Polifónica Lembranzas de Santa Cruz (A Coruña)
- Coral Santa Cecilia de Beas de Segura (Jaen)
- Coro Cantabile (A Coruña)
- Coro Joven de la Orquesta Sinfónica de Galicia (A Coruña)
- Pasaia Abesbatza (Pasaia-Gipuzkoa)