Web edukia bistaratu

Alkateordetzak

Pasaiako udalerriaren eraketa berezia da: geografikoki sakabanatuta dago eta BARRUTIEK zailtasunak dituzte elkarren artean komunikatzeko. Horren ondorio da, hain zuzen, antolaketa administratiboa eta politikoa ere berezia izatea.

Horrela bada, udalerria osatzen duten lau barrutiek (hau da, Donibane, San Pedro, Antxo eta Trintxerpek), zinegotzi-ordezkari bana dute. Hau herritarrentzat barrutiko Alkateordea da eta honen ardurak dira: elkarte ezberdinekin harremanetan egotea, beregana jotzen duten herritarrei harrera egin eta artatzea, eta urtean zehar dagokion barrutian jaietako batzordeak antolatzen dituen ekitaldietako lehendakari izatea.

Hauek dira gaur egungo zinegotzi ordezkari edo alkateordeak:

Donibane

MIRIAM CANO PUY

TELÉFONO

donibane@pasaia.net
Jendearentzako arreta:
Asteartero 18:00etatik 20:00etara Udaletxe zaharreko batzar aretoan

943 519781

Trintxerpe

LORE SUAREZ LINAZASORO

TELÉFONO

trintxerpe@pasaia.net
Jendearentzako arreta:
Asteazkenero 17:30etik 19:00etara Trintxerpeko Alkateordetzan

943 004304

Antxo

IZASKUN GÓMEZ CERMEÑO (Alkatea)

TELÉFONO

antxo@pasaia.net
Jendearentzako arreta:
Asteazkenero 18.00etatik 20.00etara Azokako 8. zenbakiko aretoan

943 248510

San Pedro

NAHIKARI OTERMIN SOROA

TELÉFONO

spedro@pasaia.net
Jendearentzako arreta:
Asteazkenero 19:00etatik 20:30era San Pedroko Alkateordetzan

943 399348

Alderdi politikoak ere saiatzen dira eraketa honetara egokitzen eta ohikoa da udalerrian barrutiko batzorde edo egoitza bat baino gehiago izatea, barruti ezberdinen arabera.