Web edukia bistaratu

Alkartasunako Dantzari Ohiak

TALDEAREN HISTORIA

Alkartasunako Dantzari Ohiak zen gure taldearen hasierako izena, gure harremanaren jatorria adierazteko; hau da, Alkartasuna Dantza Taldeko kide ohiak ginela adierazteko.

Dantzari eta, oro har, gure herriko tradizioei urte asko eman ondoren, eta norberaren dedikazio pertsonala-goaren eta familiakoagoaren parentesia gainditu ondoren, Dijongo Nazioarteko Jaialdian (1974) Pasaiako Udalarentzat zilarrezko lepokoa lortu izanaren 25. urteurrena zela-eta, 2000ko San Joan bezperan baterako emanaldia egiteko gogo atsegina sortu zen. Hori guztia gure kide eta lagun kutun Antxon Fernándezen egi-nahalari esker egin ahal izan zen. Antxon Fernández zenbait dantza-taldeko kide geldiezina izan zen eta Al-kartasunaren entsegu-zuzendaria zen data ahaztezin hartan. Zoritxarrez, uztailaren lehen egunetan utzi gin-tuen, topaketa atsegin hura egin eta egun gutxira.

Hasiera batean 2000ko ekainaren 23ko bihotzeko oroitzapena zena, elkarren konpainiaz gozatzeko asmo bihurtu zen, beti elkartu gintuenaren harira; Euskal Herriko folklorea eta dantzak, hain zuzen.

Horrela, bada, eta ia ohartu ere egin gabe, entseguen dinamikara itzultzeko sentsazio atseginean murgildu ginen. Entseguak, baina, aurreko etapan baino lasaiagoak ziren, ez baikenuen gazteenekin eta gu baino bal-dintza hobea zutenekin lehiatzeko inolako asmorik; gure helburu bakarra elkarrekin gozatzea zen. Alkarkide Txarangaren laguntza garrantzitsua genuen, gainera, urte batzuk lehenagotik, eta txarangaren kide batzuk partekatzen genituen.

2006. urtean, eta Gipuzkoako Aurreskuaren Euskadiko Txapelketaren antolaketaren lege-eskaerak zirela-eta, gure taldeak ALKARKIDE, Alkartasunako Dantzari Ohiak izena hartu zuen (IFZ zenbakiak: G-20-910238).

Batez ere herri-emanaldietan parte hartzen dugu, erromerietan eta hainbat animazio-desfiletan, esaterako. Emanaldi horietan, jendearekin partekatzen dugu duela 25 urte baino lehenagotik batzen gaituen poz handia. Halaber, ez dugu inolako arazorik gonbidatzen gaituzten nazioarteko jaialdietan parte hartu eta umiltasunez, baina gure kulturaz harro, jaialdietara Pasaiaren izena eramateko.

 

EUSKADIKO GIPUZKOAR AURRESKU TXAPELKETA

2006ko maiatzean, Alkarkidek Gipuzkoako Aurreskuaren Euskadiko Txapelketa antolatzeko zereginari hel-du zion; horretarako, Euskal Dantzarien Biltzarraren eta Pasaiako Udalaren baimena, onespena eta lankidetza izan genituen.

Garai berri honetan, eta hainbat arrazoi tarteko (besteak beste, Pasai Antxok ez duen instalazio estaliaren beharra, ETBk emanaldia bermez emateko eskaera), txapelketa Donibanera eraman zen; udal kiroldegira, hain zuzen.

Txapelketan dantzak egiteko moduan ere izan ziren aldaketak; izan ere, formatu atseginagoa lortu nahi zen bai dantzarientzat, bai ikusleentzat, eta, horrenbestez, zenbait dantzatan, parte-hartzaileak aldi berean lehiatu ziren.

Ilunbe kontserbatorioaren laguntza ere izan genuen: txapelketaren ekitaldian parte hartu zuten Ilunbeko talde instrumental batek eta koru batek.

Eskerrak eman nahi dizkiegu, halaber, Pasai Donibaneko txistulariei, aurreko saio guztien parte hartu dute-lako eta orain ere parte hartzen jarraitzen dutelako.

Harremanetarako: Mirari Vidal
Helbidea: Gure Zumardia z/g, Azoka Eraikuntza (Pasai Antxo)
Web orria: www.alkarkide.com