Web edukia bistaratu

TOKIKO AGENDA 21

ZER DA TOKIKO AGENDA 21?

Tokiko Agenda 21 tresna estrategiko bat da udalerriaren garapen iraunkorrerako bidea markatzen duena eta eman beharreko pausoak definitzen dituena. Ingurumen-, ekonomia- eta gizarte-politikak modu integralean jorratzen ditu; eta horretarako, jakina, herritarren partaidetza elementu nahitaezkoa da.

Pasaiak Tokiko Agenda 21aren testuinguruan 2004.urtean diagnostikoa egin zuen, Oarsoaldeko Garapen Agentziaren  laguntzarekin, baina bere horretan geratu zen eta ez zen Ekintza Planik garatu.

Orain, 2017an, Pasaiako Udalak, Tokiko Agenda 21eko Ekintza Plana egiteko prozesua abian jarri du. Horretarako, lehenik, diagnostikoa egingo da eta ondoren Ekintza Plana definituko da.

FASEAK

1. fasea: MARTXAN JARTZEA

Fase honetan zehar Udalak definitu egingo du prozesua nola izango den: Zuek, herritarrok, nola parte hartuko duzuen prozesuan zehar, udal teknikariek eta politikariek nola hartuko duten parte, zein arlo landuko diren, nola koordinatuko den gainerako proiektuekin…

Maiatza – Ekaina

2. fasea: DIAGNOSTIKOA

Fase honetan, udalerriaren egungo argazkia definituko da. Horretarako eskuragarri dagoen informazio estatistikoa eta lehendik dauden plan eta programak aztertuko dira.
Gainera, udal teknikariak udalerria hobetzeko lanean dabiltza eta askok herritarrekin harreman zuzena dute, horregatik fase honetan garrantzitsua da beraien ikuspegia biltzea. Horrez gain, zuok, herritarrok zarete udalerria ondoen ezagutzen duzuenak, eta beraz, zuen parte hartzea ere beharrezkoa izango dugu fase honetan. 
Zein arlo landuko dira? Inguru naturala, mugikortasuna, ura, energia, hondakinak, ingurumenaren kalitatea, immigrazioa, berdintasuna, gazteria, lan merkatua, garapen ekonomikoa…

Ekaina-Iraila

3. fasea: FORMULAZIO ESTRATEGIKOA

NOLAKOA NAHI DUGU IZATEA PASAIA ETORKIZUNEAN? Fase honetan galdera horri erantzungo diogu eta irudikatzen dugun Pasaia hori lortzeko xedeak eta helburuak ezarriko ditugu

Iraila-Urria

4. fasea: EKINTZA PLANA

Fase hau oraindik definitu gabe dago, baina 2018.urtean martxan jartzea aurreikusten da.
Ekintza Planean jasoko diren ekintzek formulazio estrategikoan definitutako Pasaia lortzeko egingo dute lan, eta Ildo Estrategiko, Programa eta Ekintzetan egituratuko da Tokiko Agenda 21eko Ekintza Plana.

2018.urtean

HERRITARREN PARTE-HARTZEA

Denon artean datozen urteetarako zer nolako Pasaia nahi dugun pentsatzeko aukera daukagu; gure kaleak nolakoak izatea nahi dugun, gure haur, heldu eta gazteek zein zerbitzu beharko dituzten; inguratzen gaituen ingurua nolakoa izatea nahi dugun, energia kontsumoa nola murriztu dezakegun edo gure komertzio eta enpresetako enplegua eta dinamismoa nola bultza dezakegun. 

Herritarren ekarpenak guztiz beharrezkoak direlakoan gaude. Partaidetza prozesu bat jarri da martxan lan teknikoa herritarren ikuspegi eta ekarpenekin aberasteko. Hainbat bilera antolatu dira prozesu osoan zehar, hasiera-hasieratik pasaiatarren iritzia jasotzeko asmoz.

EGUTEGIA

NOLA HAR DEZAKET PARTE?

1) Pasaian bizi bazara, eta Pasaiako Tokiko Agenda 21eko Ekintza Plana diseinatzen parte hartu nahi baduzu, era honetan egin dezakezu:

Abian jarri dugun argazki bilketaren ekimenean parte hartuz: Igo web orrira Pasaiako parke, lorategi, udal eraikin, mendi, itsaso edota energia, hondakinak, berdintasuna…adierazten dituzten argazkiak.

Argazkiak jasotzeko azken eguna irailaren 13a izango da, eta jasotako argazkiak irailean egingo diren parte hartze lan-saioetan erabiliko dira, baita Pasaiako argazki artxiboa osatzeko ere.

2) Lan saioetan parte hartuz: prozesuan zehar hainbat lan saio egingo dira, eta bertan parte hartzera gonbidatuta zaudete Pasaian bizi zareten guztiok. Lan saioak irail bukaeran eta urri bukaeran egingo dira.