Web edukia bistaratu

Eztabaidatzako Gonbidapena

Kaixo lagunok:

Pasa den martxoaren 12an Pasaiako Udalak Pasaiako eta Euskal Herriko aniztasun eta bizikidetzaren gaineko debate parte-hartzailea aurkeztu zizuen. Foro horretara jende ugari bertaratu zen, besteak beste, udalerri honetan lanean diharduzuen hogei bat eragile.

Lehenengo topaketa horretan guztion artean hainbat gai proposatu genituen:

· Lehenengo eta behin, pasaitarrekin batera azterketarako eta gogoetarako gune bat sortzeko beharra, ekimenak eta konpromisoak elkarrekin erabakitzeko; horrela, elementu positiboak sendotu eta arazoa sortzen duten alderdiak hobetuko ditugu, aniztasun eta bizikidetza giroan.
· Bigarrenik, udalak eta interesa duzuen eragileek talde dinamizatzaile bat sortzeko aukera, Anitzak ekimenarekin batera; azken hori aholkularia izango da, eta prozesu hau guztia bultzatuko du praktikan.

Aldi berean, gaur egun Pasaiako herritar garenon jatorri, egoera eta hautemateko modu anitzei buruzko azterketa kuantitatibo eta kualitatiboa egiten ari gara. Gure herriaren aniztasuna jasotzen duen mapa hori izango da, besteak beste, eragileek eta gainerako pasaitarrek parte hartuko duten prozesuaren euskarri.

Bai gogoeta-prozesuaren hasiera, eta bai diagnostikoa, aurtengo apiriletik urria bukaera arte egingo dira. Helburua hau da: azaroan eta abenduan bi aldi horien ondorioak aurkeztea, eztabaida-jardunaldi batzuetan. Azkenik, prozesu hau bukatzeko, aurtengo azken hilabetean hainbat jarduera ludiko egin nahi dugu.

Horretarako, maiatzaren 6an 18:30ean Trintxerpeko Udal Euskaltegian izango den bilerara etortzeko gonbita egiten dizuegu (Udal Euskaltegia, Euskadi etorbidea, 61, Trintxerpe). Bilera horretan, talde dinamizatzailea abian jarri, aurrerantzean eman beharreko urratsak zuei jakinarazi, eta zuek egoki iritzitako ekarpen edo aldaketak jaso nahi ditugu.


Jaso ezazue agur bero bat.


Pasaian, 2009ko apirilaren 28an


Obdu Lorenzo
Migrazio eta aniztasunaren zinegotzia