Web edukia bistaratu

Topaketaren Helburuak eta Oinarriak

2.1. Helburu Orokorrak

  • Pasaiako herritarren artean, inolako bazterketarik egin gabe, eztabaida, parte-hartzea eta elkarrekin erabakitzeko kultura garatzea.
  • Pasaian etorkizuneko proiektuak herritarrekin eta haien iritziak kontuan hartuta bideratzea.
  • Elkarrekin -herritarren artean eta baita Udalarekin ere- lan egiteko gunea sortzea.
  • Herritarren parte-hartzea areagotzea guztien (herritar eta Udalaren) erronka izatea eta berau garatzeko konpromiso indibidual eta kolektiboak hartzea.
2.1. Helburu zehatzak
  • Gure herriaren errealitate sozial, ekonomiko eta urbanistikoa aintzat harturik, Pasaiako bizi berritze prozesua eta zehazki horren motorea behar duen La Herrerakoari buruzko informazioa, ezagutza eta partekatzea.
  • Hiria nola eraiki behar den, bere konfigurazioan kontuan hartu beharreko elementuak zeintzuk diren ezagutzea.
  • Herritarren ikuspegitik egoera aztertzea.
  • Antolaketarako kontuan hartu behar diren oinarrizko irizpide eta helburuak sortzea.
  • Eztabaida horretatik La Herrerarako antolaketa urbanistikoaren definzioa herritarren ikuspegitik definitzea.
  • Behin betiko onarpena arte eman beharreko prozeduren jarraipena egitea, planeamendu dokumentuentzako ezarrita dauden partehartze momentuetan partehartze zuzena gauzatuz, topaketaren ondorioak aintzat hartzen direla bermatzeko.
2.1. Oinarriak
Prozesuan aintzat hartuko ditugun oinarriak edo printzipioak hauek izango dira:
  • Malgutasuna: Prozesu hau pertsonen arteko lanean oinarrituko denez, aurreikusitako lanak eta epeak moldagarriak izango dira. Bidean parte hartzaileek beharrezko jotzen dituzten aldaketak proposatuko dituzte prozesua egokitzen joateko.
  • Prozesu hezigarria: Partaidetza-prozesu hau eraldaketa-prozesu bat izango da, eta hortaz, eraldaketa-prozesu guztiak bezala, heziko gaituena.
    Prozesuaren emaitza alde batera, prozesuak berak protagonismo berezia izango du eta parte hartzen dugun guztiok (norbanako, talde eta erakundeek) ikasiko dugu elkarrengandik, batzuek besteengandik jasoko baitugu, eta denon artean elikatuko baitugu gure ezagutza.
  • Hizkuntzen erabilera: Pasaian euskara eta gaztelania hizkuntza ofizialak dira.
    Beraz, bi hizkuntza ofizialak erabiltzeko aukera egongo da (ahozkoan eta idatzizkoan) eta euskararen erabilerari lehentasuna emango zaio lan-taldeen funtzionamenduan zein komunikazio-mailan.
  • Emakumeen eta gizonen berdintasuna: Gai honetan ere, baditu Pasaiako Udalak erreferentziak eta kontuan hartuko ditugu.
    Nola hartuko da kontuan proiektu honetan berdintasunaren gaia?
    Parte hartzaileei dagokienez: prozesuaren egitura edo talde guztietan parte hartuko duten emakume eta gizon-kopurua parekoa izan dadin saiatuko gara.
    Landuko diren gaien aldetik: emakume eta gizonen interesak, nahiak, ikuspegiak, arazoak, proposamenak, irtenbideak... aintzat hartuko dira.