Eduki publikatzailea

Zinema txikia haurrentzat: Nur eta Herensugearen Tenplua

  • Urtarrilak 26 Antxoko kultur aretoan
  • 4-12 urte bitarteko haurrentzat
  • Ordua: 16:30
  • Emanaldia euskaraz izango da

ARETOEN FUNTZIONAMENDU EGOKIRAKO OHARRAK. PROIEKTUAK JARRAI DEZAN ARAUAK BETETZEA ESKERTUKO GENIZUEKE:

  • Aretoan ezin da ez janaririk eta ez edaririk sartu.
  • Aretoaren segurtasun neurriak direla eta, eserleku guztiak betetzen direnean, ez da inor gehiago sartuko.
  • Haurrek arduradun batekin joan beharko dute, baina haurrei zuzendutako ekintzak direnez, mesedez, lehentasuna beraiei eman. Ez dadila haur bakar bat kanpoan gelditu, aulki guztiak helduek hartu dituztelako.
  • Saioek 90 minutu inguru iraungo dute. Beraz, saioa bukatzean, irteeran egotea komeni da haurrak jasotzeko.
  • Zuen seme/alaba txikiegia bada, eta saioa ez duela jarraituko uste baduzue, mesedez ez ekarri. Iritsiko zaio emanaldiak ikusteko garaia.

URTEKO PROGRAMAZIO OSOA (larunbatero, barrutiak txandakatuz)